Jorge Montenegrok garaipena lortu zuen pasa den asteburuko Laudioko afizionatuentzako txirrindularitza lasterketan

Erabiltzailearen aurpegia Arkaitz Calavia 2011ko mar. 11a, 09:00

Jorge Martin Montenegro argentinarrak (Azysa Conor) irabazi zuen atzo Laudioko afizionatuentzako txirrindularitza lasterketa. Proba lehiaketa euskaldunarentzako puntuagarria eta baliogarria da, eta bertan, Montenegrok duela aste bat, pasaden astebukaeran, erakutsi zuena baieztatu zuen, Caja Cantabria Sari Nagusia irabazitako gizonak sasoi hobeagoan dagoela egunak pasa ahala. David Gutierrez (Bidelan-Kirolgi) ailegatu zen helmugara bigarren, ahalegin txalogarria eginez lasterketa luzean zehar.

Jorge Martin Montenegro argentinarrak (Azysa Conor) irabazi zuen atzo Laudioko afizionatuentzako txirrindularitza lasterketa. Proba lehiaketa euskaldunarentzako puntuagarria eta baliogarria da, eta bertan, Montenegrok duela aste bat, pasaden astebukaeran, erakutsi zuena baieztatu zuen, Caja Cantabria Sari Nagusia irabazitako gizonak sasoi hobeagoan dagoela egunak pasa ahala. David Gutierrez (Bidelan-Kirolgi) ailegatu zen helmugara bigarren, ahalegin txalogarria eginez lasterketa luzean zehar.

Sei txirrindulari izan ziren probaren protagonistak, paradisuko loriatik hurbil geratu zirenak: Kneppers, David Gutierrez, Maeztu, Larrinaga, Aitor Gonzalez eta Montenegro bera. Guztiek helmugatik 30km-tara sortu zen ihesaldian sartu ziren, tropelatik nahikotxo aldenduz, eta gerora ezin gaindituzko tartea bihurtuko zena.

Mugimendu eta estrategia asko egon ziren aipatutako “cow boy” ardigaldu hauen taldetxoan, baina Garateko bortutik azkenengo igoeran, Gutierrez eta Maeztuk aurretik egindako ahalegin estralurtarra ordaindu zuten, bigarrenak lehenengoa baino gehiago, Maeztu atzeratuta geratzen zen bitartean, Gutierrez helmugara argentinarrarekin sprintagatik borrokatzeko behar besteko indarrekin ailegatu baitzen.

Montenegrok konfidantzaz kargatuta zirudien, goiz hartan buru eta hanka onak zituela jakinda, eta horregatik bere taldea jo eta ke aritu zen sokatik tiraka, tropelaren egitura luzatu eta tenkatu nahian. Egundoko itzurpena sortu baino lehen, sortu ziren gainontzekoak suntsitu zituzten, errepideko metro eskat bat ere oparitu barik. Lasterketaren erdiko unera aldera, minutu eta erdiko abantaila zuen eskapadaren bizitzarekin akabatu zuten, baina artean Montenegrok lasai zihoan tropel handiaren babespean.

Tropelako aurrekoek mugitzen ziren, eta asko gainera, inor ez zuen atzeko tokietan egon nahi, eta egun horretako benetako ihesaldi handia sortu zenean, Montenegro azken posizio madarikatu horietan zegoen, hori bai, trankil-trankil, asko abaildu ezta estresatu barik. Maeztu eta Gutierrez, Bidelaneko txirrindulariak, aurretik minutu batetara zituen, baina Garateko hirugarren igoeran topera eragin zien pedalei, tarteko Aldana batekin bat egiten. Hauek ere baztertu zituen, eta direnak eta ez direnak zur eta lur utzirik, lasterketa buruarekin bat egin zuen jaitsieran. Respalditzako muinoan azkenengo erasoa egin zuen heriozko zigor-ukaldiarekin lagunkideak infernuratuz.

Nabarmendu eta goretsi behar da Jon Larrinaga herriko txirrindulariaren agerraldia, indartsuenekin azkenengo unetara arte eutsi zuelako, lasterketa amaieran meritudun 5. postua lortuz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide