Amurrioko Mendiko Lagunak taldeak irteerekin jarraitzen du

Erabiltzailearen aurpegia Arkaitz Calavia 2011ko mar. 7a, 09:00

Mendiko Lagunak Amurrioko mendi-taldeak Formigalera egingo den neguko irteerarekin aurtengo irteera-egutegiarekin jarraituko du. Badaramatzate hainbat urte irteera hau neguetan egiten, haien neguak betetzen dituen irteera bakarra eta nagusiena da, eta azken aldietan bezala, bazkideak zein interesatuek dute apuntatzeko aukera. Otsailerako antolatutako Candanchuko neguko irteera bertan behera gelditu zen jende gutxi apuntatu baitzen.

Mendiko Lagunak Amurrioko mendi-taldeak Formigalera egingo den neguko irteerarekin aurtengo irteera-egutegiarekin jarraituko du. Badaramatzate hainbat urte irteera hau neguetan egiten, haien neguak betetzen dituen irteera bakarra eta nagusiena da, eta azken aldietan bezala, bazkideak zein interesatuek dute apuntatzeko aukera. Otsailerako antolatutako Candanchuko neguko irteera bertan behera gelditu zen jende gutxi apuntatu baitzen.

Irteeraren helmuga Formigaleko eski-estazio soberan ezaguna da, eta bertan, hil honetako 19  eta 20an, alpinismo eta trabesiako eskiko klaseak eta kurtsoak emango dira. Horretaz aparte, bidaiariek, betidanik gustoko izan ditugun arrisku gutxiko pistetan aritu ahal izango dira. Autobusa goizeko seietan aterako da Amurrioko Telefonikatik, eta joateko asmoa dutenek, informazio gehiago lortu ahal dute www.mendikolagunak.com, webgunean, edo hori egin ezean, taldeko egoitzatik pasatzeko aukera dute ere.

Irteera dibertigarri eta hezitzaile honen ostean, taldeak beste hiru irteera prestatu ditu ,  Maskaradakoa, martxoaren 26-27an, zuhaitz eguna Tologorrin apirilaren 2an eta Castro Valnera mendira martxoaren 3an egingo den irteera.

Apirilaren 16an  Bazkideon ibilaldia Elorritxugana eta Jesuriko mendietan zehar egingo da, natura inguru honetan eraiki nahi duten zentral eolikoari aurre eginez, mendigune paregabe horri babesa emanez.

Aste Santuan, aurten ez da ohiko bidaia antolatuko eta maiatzan, aktibitatez beteriko aroari ematen dio hasiera. Maiatzean 28an X. haurrentzako ibilaldia antolatu dute, eta hortik pixka bat haratago, ekainean, erruta Transkantaurikoaren hainbat etapa egingo dituzte. Ekainean ere, XIII. Garrastatxuko martxa zehaztu dute, aurreko urteekin konparatuta ibilbidean hainbat aldaketa bitxi eta interesgarri edukiko dituena. Udako ekintza eta aktuei amaiera emanez, uztaileko lehenengo asteburuan Pirinioetara bidaiatuko dute, mendikate horrek dituen mendi ezezagunen edo gutxien bisitatuetako batzuk ezagutzearren.

Oporretatik bueltan, ez da faltako Gorobel ibilaldi arraskastatsua, hainbeste jende biltzen dituena. Horren eskutik, natura ezagutzeko jardunaldiak ailegatuko dira ere.


LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide