Nareak elkarteak, Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin, natur-gunea eraiki du Maroñoko urtegiaren hegoaldeko ertzan

Erabiltzailearen aurpegia Arkaitz Calavia 2011ko urt. 19a, 09:00

Nareak elkarteak, Arabako natur-gune eta parkeak eraikitzera eta zaintzera bideratutako taldea, jolas-parkea edo naturan integratutako parkea eraiki du Maroñon, urtegiaren ondoan, bere hegoaldeko bazterrean. Momentuz, Nareak-ren sarearen barnean dagoen Aiara osoko herri edo zonalde bakarra da.

Nareak elkarteak, Arabako natur-gune eta parkeak eraikitzera eta zaintzera bideratutako taldea, jolas-parkea edo naturan integratutako parkea eraiki du Maroñon, urtegiaren ondoan, bere hegoaldeko bazterrean. Momentuz, Nareak-ren sarearen barnean dagoen Aiara osoko herri edo zonalde bakarra da.

Foru Aldundiak bertan erretegiak, mahaiak, bankuak eta umeentzako kulunkak jarri ditu. Honekin, mendiaren eta naturaren zaleek, euren familiekin eguna pasatzeko Aiaraldeko eta Araba osoko txoko berri bat dute.

Foru Aldundiak 90.000 euroko inbertsioa gutxi gorabehera egin du eta lehen aipatzen genituen eraikitako gauzez aparte, ingurugiroan integratutako zabor-ontzia eta inguruaren berri ematen diguten panelak edo afixak kokatu dituzte. Umeei zuzendutako zarabandek itxura bitxia dute, naturako elementuak kopiatuz (perretxikoak, barraskiloak...).

Bertan egon garenok lekuari egin ahal dizkiogun kritika bakarrak, bertako bizilagunek eta bisitariek parkerainoko pistan aurkitu duten lokatz pila da. Pista, lurrezkoa eta legarrezkoa denez, garai hauetan bereziki itxura txarra hartzen du. Bertako zoruan dauden zuloguneek kotxeren batzuk igaro ezinik geratzea eragin du.

Nareak elkartea berritzen doa urteen joan-etorriarekin. Lehen euren sinboloa urte askotan erabilitako barraskiloa bazen, orain, Kukuxumusuk ikur berritzailea sortu die. Gainera, Kukuxumuxuk diseinatu egin ditu parkeko kolunpioak ere.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide