Aparteko giroa bizi zen Boulder ligan, Aiaraldeako hainbat eskalatzaileren laguntzaz

Erabiltzailearen aurpegia Arkaitz Calavia 2011ko mar. 3a, 10:00

Pasa den larunbatan, otsailaren 26an, Amurrioko Bañueta polikiroldegian, Basarteko futbol zelaia eta igerilekuen ondoan, Boulder ligako azkenaurreko proba jokatu zen. Txapelketa goizeko bederatziak aldera hasi zen, eta proba goizeko ordutegia zuen (kanporaketak), eta arratsaldekoa (finalak).

Pasa den larunbatan, otsailaren 26an, Amurrioko Bañueta polikiroldegian, Basarteko futbol zelaia eta igerilekuen ondoan, Boulder ligako azkenaurreko proba jokatu zen. Txapelketa goizeko bederatziak aldera hasi zen, eta proba goizeko ordutegia zuen (kanporaketak), eta arratsaldekoa (finalak). Bost kategoria ezberdinetako euskal eskalatzailerik hoberenak parte hartu zuten (Herrikoia, Elite, Sub18...), eta Aiaraldeako eskalatzaile gehienak kirol honetako handienen inguruan mugitu ez baziren ere (salbuespenak salbuespen), Iñaki Llano (Respalditza), Andoitz Ortiz (Luiando) eta Jabi Pikaza (Areta), zortea frogatu zuten maila herrikoi eta irekian. Iñakik beste biak baino trebezia handiagoa erakutsi zuen, seguraski praktika handiagoak ematen duena, eta azkenengo biek, Jabi eta Andoitz, zezaketena egin zuten euren bizitzetako lehenengo Boulder txapelketan (Herrikoi mailako lehenengo bi kanporatuak izan ziren).

Aurreko paragrafoaz aparteko bat merezi du Ibai Isusi orozkoarrak, oraindik 18 urteak zehazten duten adin nagusia betetzeko denbora nahikotxo falta zaio, baina azkenengo urteetan aritu den maila herrikoiatik Elitera pasatu da aurten. 6 eskalatzaileen artean azkenaurrena izan zen, baina mugimendu oso politak eta ikusgarriak burutu zituen. Asko entrenatu da azken hilabetetan proba honetara sasoian etortzeko, baina maila honetan lehenengo aldiz aritzeagatik edo edonork egun txarra izan ahal duelako, Ibai ezagutzen dutenek ez zuten ezagun hori ikusi. Ibilbide edo partea gutxi amaitu zituen guztiz.

Boulder txapelketa baten funtsak (lehenago azaltzea komeni zuen ere!), epaileek edo antolatzaileek zehaztu dituzten laupabost horma edo bia ezberdin ateratzea da. Bia horiek aurrez aurretik markatuta eta definituta daude, eta txandaka eskalatzaile guztiak horietatik pasatzen dira. Pareta bakoitzak “Top-a” (goiko aldeko azken harria edo agarrea) eta “Bonus-a” dauka (azkenaurreko harria), eta batetaraino zein bestearaino ailegatzeak saria edo puntuak dakar. Azkenean, eskalatzaile guztiek noraino ailegatu diren baloratzen da. Ematen dieten denboraren mugen barnean, nahi adina saiakera egin ditzakete.

Bazkaldu eta gero, arratsaldeko lauretan, finalak hasi ziren, zazpietako sari-banaketa arte luzatu zirenak. Sari zoragarriak banatu ziren, kirolariei dirua baino hobeto datorkienak (katu-oinak, motxilak, kirol arroparako baleak, Ternuako kamisetak...). Probako patrozinatzaile ezagunak ongi portatu ziren, txapelketarako inskripzioak 9 euro kostatzen zituela jakinda. Giro politak agindu zuen sari banaketan eta horren osteko solasaldian, Euskal Herriko toki guztietako eskalatzaileak, neskak eta mutilak, hurbilekoak eta urrunekoak, gazteak eta nagusiak, ondo konpontzen direlako. Guztiek dute lotzen dituen zaletasun eta euskarri bera: eskalada.

Argazki galeria ikusteko: http://www.flickr.com/photos/aiaraldea/sets/72157626183840488/show/

Argazkiak: Arkaitz Calavia

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide