Areta auzoan duela asko gerra piztu zen arazo ñimiño batengatik , eta nahiz eta pertsona gehienentzako begietarako agerian ez egon, txakurrak solte eramatearen alde eta kontra daudenen pertsonen arteko tira-birak ohikoak dira aspaldi. Maldan behera handituz doan elur-bola bezala, auzoko batzuek liskarra sortu dute kasu partikular batzuetatik, arriskua eragin duten txakur batzuengatik, abiatuta denetara orokortuz.
Aretako berdegune eta parke gurtxitan, edonon bezala, ohikoa da txakurretako jabeek euren animaliak hil ala biziko eguneroko beharrak asetzera ateratzea, hainbat alditan egunean zehar. Auzoan inork ez du argi txakurren kontra doazenek duten beldurra txakurren erasoren bat sortu duen, edo gertaerarik zehatzik egon gabe, kritikatzeko eta salatzeko nahi sinplea den.
Hala ere, auzotar batek duela aste bat edo (bere izena anonimatoan gera dadila), testu bat bidali zuen El Correoko txoko batetara, eta bertan, txakurren kontran zituen kexa guztiak azaleratu zituen, lotsarik ezta beldurrik gabe, eta argi bezain ozen.
Teorian, beti entzun izan dugu txakurrek bozala, edo gutxienez kateaz lotuta joan behar direla gune ireki eta publikoetan. Baieztapen hau araua bada, Aretan eztabaidak ez luke zentsurik izango, eta araua baino, ustea izatekotan, borroka jarraituko da, ahalik eta txakurren jabeek edo gainontzeko auzotarrek irabazi arte.
Kontaktuan jarri gara bataila honen inguruan mugitzen diren aretar batzuekin, eta euren ahotik, eta euren izenak aipatu gabe, “zortea izango dugu arazoarekin eskuetara ailegatzen ez bagara”, entzun ahal izan dugu.