Futbolaren munduan, Ohorezko maila edo liga gure inguruko hainbat talde ezagun biltzen dituen kategoria da. Bertan, Urduña, Atxulaur eta Indarra, zorte eta eraginkortasun ezberdinarekin, lehiatzen dira emaitza onak lortu eta partidu onak egitearren. 20 taldez osatuta dagoen liga honetan, Urduña da gaur egun erosoen bizi dena, 4.postuan, eta bien bitartean, Orozkoko Atxulaur taldea eta Arrankudiagako Indarra taularen erdiko aldetik ageri dira (12. eta 13.), kirol honen gazi-gozoak sufritzen, jaitsieratik gertu ez.
Gaurko honetan, Atxulaurren azken mugimenduak eta bilakaera aztertzea dugu helburu, klubak dituen kategoria anitzena, talde nagusienena eta profesionalenatik, gazteena eta txikienera. Atxulaur K.E-k, adin nagusikoez osatutako taldeak, azken bi partiduak irabazi ditu, azkenekoa ligako azken sailkatuaren kontra (Atxulaur 2- San Inazio1), eta horrek, orain arte ondo ezagutzen zuen ilunpetik edo azken postutik aldentzen du. Atxulaurrek lesio-izurritea pairatu izan du, eta azken asteetan egoera hori onera dihoa.
Inguruko beste talde batzuen kontra galdu dute, haiek baino maila altuagorik ez dutenen kontra (Gordexola, Urduña...), baina etsai onen artean gailentzeko lehenengo pausua aurkako ahulei irabaztea da, inolako dudarik gabe.
Atxulaur talde nagusiaz aparte, "txuri-berdeek" beste lau talde txikiagoak dituzte, bere harrobia eta etorkizuna osatzen dutenak. Atxulaur infantila eta B multzoko alebina liderrak dira euren txapelketetan. Lehenengoak azkenengo partiduan 11-1 irabazi zuen Abaroa Brenen aurka, eta bigarrenak, Atxulaur 99-k, tarte zabalarekin ere, 4-1 garaitu zuen Umore Ona taldea. Gainontzeko beste bi taldeetan, aurrekoen dinamika osasuntsua gaixotzen doa, A multzoko alebin taldeak azken jardunaldian berdinketa bakarrik lortu baitzuen (Orduña B 1- Atxulaur 1), eta ligan hirugarrenak baidoaz. Azkenik, benjamin taldea erdi-hilda dago, sailkapenean azkenengoaren aurretik dago kokatuta, eta aurreko partiduan 8 gol kontran jaso zituen.