Laudio 5-1 Agurain: sailkapenean aurretik zihoan Aguraini tximista bezala aurre egin dio Laudiok

Erabiltzailearen aurpegia Arkaitz Calavia 2011ko ots. 25a, 10:00

 

Pasa den igandean, gotorleku bihurtu duzuen San Martinen, inorenganako menpekotasunik ez duzuela erakutsi zeniguten, Goiuriren ausentzia handia alineazio eta estilo aldaketa batekin konponduz. Badira entrenatzaileak ukitzen ez dituen gauzak, betiko defensa eta betiko erdilariak, baina igandean Mariñe eta hainbat gazteen erabilerak eta Gentzaneren berpizteak taldea erasokorragoa egin zuten.

 

Pasa den igandean, gotorleku bihurtu duzuen San Martinen, inorenganako menpekotasunik ez duzuela erakutsi zeniguten, Goiuriren ausentzia handia alineazio eta estilo aldaketa batekin konponduz. Badira entrenatzaileak ukitzen ez dituen gauzak, betiko defensa eta betiko erdilariak, baina igandean Mariñe eta hainbat gazteen erabilerak eta Gentzaneren berpizteak taldea erasokorragoa egin zuten.

Agurain arimarik gabeko taldea izan zen lehenengo zatian, eta 2'an bertan Gentzanek bere lehenengo aukera izan zuen. 6'an, Gentzanek berak lehenengo gola sartu zuen, area barruko jaurtiketaz. Mariñek eta Nereak (“gazteriaren indarra”) presio lan ona egiten zuten, eta berehala agertu zen bigarren gola. Nereak aurkako atezainaren eta atzelariaren akatsa eta anabasa aprobetxatu zuenean. Mariñe eta Gentzane, bere gogoa eta fisikoa aprobetxatzen duen errubia dantzaria, eta erdiko gunearen andrea. Gentzanek ez du erregate edo keinu bizkorrik egin behar, baloia gidatzeko duen gaitasunarekin eta edozein zirrikitutik paserik hoberena ematearekin nahikoa du. 

Bigarren zatia hasi zen, Laudioren partetik sistema aldaketarekin (Nerea aurrelari bakarra eta June ezkerreko hegalean), Mariñe aulkira mugituz. Aldaketek bertikaltasuna eman zioten taldeari, eta June gogotsu eta fin aritu zen bere hegaletik, gutxira arte taldetik kanpo egoteak dakarren indarrarekin. Entrenatzaileari barkamena eskatzeak baino balio handiagoa duen penaltia probokatu zuen, gerora, eta zoritxarrez, Gentzanek eta ierarkiagatik jaurti zuena.

Agurainekoak mentalitatea aldatuta atera ziren, eta Laudioren atearen aurrean jarri ziren behin eta berriz, Laudioarren despeje traketsei esker. Batzuetan, defentsek euren artean nork botako duen baloia kanpora zozketaz erabakitzen dutela zirudien. Hala ere, partidua Laudiorena zen, berandu egin zitzaien Agurainekoei burua altxatu nahi bazuten.

Laudiok beste bi gol sartu zituen, eta horrekin partidua 5-1 erraz irabazi zuen. Iraia atezainak Aguraineko jokalaririk onenaren asmoak eta aukerak gelditu zituen, kontrako asko haserretzen zuten denbora galtzeko ekintzekin. Gixajoa Agurainekoa! Era guztietan saiatu zen, jaurtiketaz, buruz, bizkarrez...atsedenaldian ilea mototsean biltzearen itxura aldaketa ere ez zion funtzionatu!

Gentzane, 4 gol partiduan, hitzak jelatzen zaizkit, ezin dira mingainetik atera. Orain dela gutxi Laudio jarraitzen duten zaleek Goiurik bakarrik horrelakoak egiten zituela uste bazuten, Gentzanek hobeagoa egin zuen. Erreberentzia egiteko modukoa, beste aurrelariren erreferentziarik gabe, zu, erdilari baliotsua, puntan kokatu zinen!

Laudio ligako bosgarren tokian finkatu da, eta orain, ea hamar puntura dituzten talde Gasteiztarrak harrapatzen dituzten! Liga luzea da, itxoin dezagun azkenengo minutura arte!

Zuen taldeko joko eder eta ikusgarriarren inguruan sarritan mintzatu gara, neskak, baina gaurko arratsean, eta Aguraineko taldeari eman diozuen futbol-klaseak jarraitzeko indarrak ematen badizkigu ere, Laudio femeninoaren kronikei agur esango diegu alde baterako. Ez da zuen futbolaz nekatu garela, badakizue maite dugula, ezta ere neska politak ez zaretelako. Kontua da, gure senak (ez bihotzak) esaten digula Aiaraldeko beste kirol eta talde batzuei zuei eman dizuegun garrantzia ematera bultzatzen gaituela. Pozten gaitu kontatu ditugun hamar partidu hauetan nesken futbolaren alde zerbait egin dugula ikusteak, egin daitekeenaren hautsa bada ere.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide