Laudioko master eta senior lasterketak emango dio hasiera aurtengo errepideko txirrindularitza denboraldiari

Erabiltzailearen aurpegia Arkaitz Calavia 2011ko ots. 19a, 09:00

Gaur, otsailak 19, eta arratsaldeko lauretan, senior eta master kategorietako txirrindularientzako lasterketa irtengo da Laudioko erdigunetik, Zumalakarregi kalean kokatuta egongo den irteeraren arku-puzgarritik.

Lasterketak, guztira, 78 kilometroko ibilbidea dauka, eta arestian aipatu bezala, irteera eta helmuga izango ditu Laudion. Aurtengo ibilbideak iazko probarenarekin alderatuta antza handia daudaka, eta hemengo txirrindulari eta zikloturistentzako xarma dituzten portuak igoko dituzte, horien artean Markuartu eta Garate, azken hau Okondoko aldetik.

Gaur, otsailak 19, eta arratsaldeko lauretan, senior eta master kategorietako txirrindularientzako lasterketa irtengo da Laudioko erdigunetik, Zumalakarregi kalean kokatuta egongo den irteeraren arku-puzgarritik.

Lasterketak, guztira, 78 kilometroko ibilbidea dauka, eta arestian aipatu bezala, irteera eta helmuga izango ditu Laudion. Aurtengo ibilbideak iazko probarenarekin alderatuta antza handia daudaka, eta hemengo txirrindulari eta zikloturistentzako xarma dituzten portuak igoko dituzte, horien artean Markuartu eta Garate, azken hau Okondoko aldetik.

Orain arte senior edo beteranoen maila nahiko hedatuta bazegoen eta euskal txirrindularitzan ezaguna bazen ere, azken urteetan master kategoria zabaldu da, bai errepide edo errutako munduan, eta baita ere ziklokroseko txapelketetan. Txirrindularitzan hasten zarenean gazte izanik, afizionatuetan zaudela eta profesionaletara ailegatzeko magia eta gaitasun beharrezkoa ez baduzu, kategoria berri hau agertzen zaizu konpetitzen jarraitzeko aukera bezala. Ez dira profesionalak, baina ezta ere, munduko errespetu guztiarekin, handinahia eta konpetitzeko beharra eta grina ez dituzten zikloturista batzuk. Masterrak amateurrak dira, baina konpetizioan ofizialki egon gabe konpetizioaren sentsazioetatik hurbilen mantentzen den mailan daude. Tropelaren erritmoa eta abiadura profesionalek eramaten dutenaren antzekoa izango da, gozamena eta zirrara zalearen begientzako.

Iaz Euskal Herriko herri eta txoko askotako txirrindulariak bertaratu ziren, eta aurten antolatzaileak, Laudioko txirrindularitza elkarteak, parte hartze hain handia esperoduenez, interesatuei ahalik eta lasterren apuntatzeko deia egiten die, ez haien probara jende asko etortzeko tranpa edo estrategia bezala, baizik eta benetan. Interesatuek apuntatzeko tresna eta era bakarra dute, Arabako txirrindularitza elkartearen webgunean , eta gogoratu, 200 plaza baino ez dago!

Laudioko probak, kasualitatez, errepideko txirrindularitzako denboraldi hasierarekin bat egiten du. Zorte on Aiaraldeatik txirrindulari guztiei, bai gazteei eta hain gaztetxoak ez direnei, ea denboraldia albait ongien hasten duzuen! eta beno, horrela ez bada, lasai, ez hartu haserrerik, eta denboraldi amaieraraino saiatzen segi, txapeldunak ez baitira egun batean egiten!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide