Aurpegi ona erakutsi zuten Aiaraldeko korrikalariek Gibixoko orientazio proban

Erabiltzailearen aurpegia Arkaitz Calavia 2011ko ots. 21a, 00:00

Aiaraldeko orientazioko korrikalariek emaitza oso onak lortu zituzten atzoko Bizkaiko Sariko proban, Gibilloko distantzia klasikoko lasterketetan. Egun hasieran eguraldiari, lanbroari, barre egiten genion negar ez egiteagatik, baina goizeko bederatzi eta erdiak aurrera, lasterketan hasierarekin, eskertzeko eguzkia agertu zen. Eguzkiak seguruagoak egiten zituen korrikalariek zeharkatu beharreko zonalde eta zelai izoztuak.

Aiaraldeko orientazioko korrikalariek emaitza oso onak lortu zituzten atzoko Bizkaiko Sariko proban, Gibilloko distantzia klasikoko lasterketetan. Egun hasieran eguraldiari, lanbroari, barre egiten genion negar ez egiteagatik, baina goizeko bederatzi eta erdiak aurrera, lasterketan hasierarekin, eskertzeko eguzkia agertu zen. Eguzkiak seguruagoak egiten zituen korrikalariek zeharkatu beharreko zonalde eta zelai izoztuak.

Aaron Garmendia, eta Ibone Garmendia laudioarrek lehenak geratu ziren txapelketa unibertsitarioan, bakoitzak bere kategorian. Bestalde, Nuria eta Mikel Monasterio amurrioarrek txapelketa unibertsitarioan bigarren postua eta “Open” mailan hirugarren postua lortu zuten hurrenez hurren. Gure txapeldunek, erabakita ez dagoen Espainiako zonalde batetan Espainiako txapelketa unibertsitarioa jokatzeko aukera izango dute, maiatza aldera.

Aaron, lauron artean esperientzia handiena duena, ez zuen egin bere bizitzako lasterketarik, arazoak izan baitzituen tripako minekin. Besteek beraietaz espero zena eman zuten, Ibonek (raid eta triatlon korrikalaria) ondo aritu zen, eta Mikelek, pertsona orora irekita dagoen kategorian, podiuma eta oparitu zioten Leongo txorizoa eraman zuen etxera.

Antolatzaileen datuak benetazkoak ziren, eta 330 pertsona asko badira, ez ziren askoz gutxiago gerturatu. Estatu Batuetako, Frantziako eta Espainiako selekzio ahalguztiduna osatzen duten kataluniar gehienak hurbildu ziren, postu onak eskuratuz.

Orientazio konpetizio eran ikusi eta gozatzen ez dituztenek, mendian eguna pasa zuten, kirola gustura egiten eta noizbait lagungarria izango diren orientazio-nozio oinarrizkoenak ikasiz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide