Larunbatean, otsailak 19, Drumgorri musika ekintzen gune berriak ateak zabalduko ditu, arratsaldeko 19:30tan Gardeako industrialdeko egoitzan egingo den aurkezpen ofizialean. Ekintza musikalen zentru hau proiektu berritzaile eta interesgarria bideratzeko sortu da.
Drumgorri zentruak bi funtzio beteko ditu aldi berean: musika eskola (irakasle tituladun eta prestatuekin) eta, gainera, bere lokalak eta aretoak alokatzeko aukera egongo da, aurretik zehaztutako diru-kopurua ordu bakoitzeko ordainduz. Eskolan ondorengo saioak eta klaseak emango dira: bateria, gitar elektrikoa, baxu elektrikoa, kantu modernoa, teklatu elektronikoa, paino modernoa, piano klasikoa eta haurrentzako lengoai musikala.
Horretaz aparte, azkenengo tokian, eta nahiz eta musikarekin zerikusirik ez izateak garrantzia kentzen ez dion, taberna dago. Pertsona guztientzat zabalik dagoen taberna irekiko dute, goizeko hamarretatik gaueko hamaikak arte. Gainera, astelehenetik ostiralera funtzio eta ekitaldi didaktikoak antolatuko dituzte taberna horretan bertan, eskolako maisu-maistren parte hartzearekin.
Eskolan apuntatzeko informazioa jasotzeko eta plazak erreserbatzeko, Drumgorri musika eskolako egoitzara (Karrika jatetxe ondoko industrialdean) jo beharko dute interesatuek, astelehenetik ostiralera 16:00etatik 23:00etara.
Helbidea: INDUSTRIALDEA 5 -01400 LAUDIO (Araba)
Tel. 94 672 35 41 - 666 185 093
Informazio gehiago: www.drumgorri.com (e-posta: drumgorri@gmail.com)