Orientazioa: Bizkaiko saria ("Urduña- Urkabustaiz")

Erabiltzailearen aurpegia Arkaitz Calavia 2011ko ots. 14a, 09:00

Hil honetako 19an eta 20an, hurrengo asteburuan, Bizkaiko Orientazio Saria egingo da Gibijoko mendilerroan. Probaren izen ofiziala " Bizkaiko saria: Urduña-Urkabustaiz" da eta Euskal Herriko aurtengo orientazio zirkuituko lehenengo proba izango da.

Pasa den urtean, probako antolatzaileek arrakasta lortzea espero zuten, eta jende mordoa erakartzea lortu bazuten ere, neguak euren asmoak zapuztu zituen. Urduñako eta Gibijoko mendietan eroritako elurte handiek proba bertan behera utzi beharra eragin zuten.

Hil honetako 19an eta 20an, hurrengo asteburuan, Bizkaiko Orientazio Saria egingo da Gibijoko mendilerroan. Probaren izen ofiziala " Bizkaiko saria: Urduña-Urkabustaiz" da eta Euskal Herriko aurtengo orientazio zirkuituko lehenengo proba izango da.

Pasa den urtean, probako antolatzaileek arrakasta lortzea espero zuten, eta jende mordoa erakartzea lortu bazuten ere, neguak euren asmoak zapuztu zituen. Urduñako eta Gibijoko mendietan eroritako elurte handiek proba bertan behera utzi beharra eragin zuten.

Aurten "porrot txiki" hori ahaztu nahi dute, eta horretarako, Aaron Garmendia probaren antolatzaile gazteak esaten digun legez, " gure orientazio-taldeak proba polita antolatu du. Bi egunetan zehar orientazio-kurtsoak egingo dira, zerbait berria ikasi gura duen ororentzat, eta hurrengo egunean, bigarren jardunaldian, lasterketa antzekoa egingo da, benetan pixka bat gehiago dakitenek euren gaitasuna frogatu ahal izateko".

Parte-hartze handia espero da, eta Espainiako probintzia gehienetako partaideak etortzea. Gainera, eta nahiz eta ziurra ez izan oraindik, orientazioaren munduan dabiltzan Frantziako hainbat kirolari etortzea espero da.

Gibijoko mendilerroko txokoek marko ezinhobea eskaintzen diete jardunaldiei. Arabako mendebaleko muturrean kokatzen da, Marindo (982m) eta Telleta (923m) bere gailur nagusiak izanik, eta Urkabustaizeko zonaldea edo udalerria hartzen du bere baitan. Urkabustaiz zonaldeko izena, iraganean Urcabustaiz zena, Urkaherria eta Bustaiz izenen batura, horiek baitziren komarka hau osatu baino lehen bertan zeuden bi herriak. Urkabustaizek mugatzen du Gorbeialde eta Zuiako kuadrillarekin, Amurriorekin iparrean, eta jakina, Urduñarekin ere.

Probak goian aipatuta Urkabustaizeko zonaldea osatzen duten 12 herrietatik bi zeharkatuko ditu: Urkabustaiz bera eta Untzaga.

Hau da bi egunetan zehar egingo diren ekintzen zerrenda:

. "Liga Norteko" errelebu-txapelketa (larunbat goizean).

. Goiko probaren sari-banaketa eta Urduñako 2011ko errelebu-lasterketa.

. Azken proba eta nagusiena, distantzia tradizionaleko Gibijoko proba.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide