Laudioko Udalaren Berdintasunerako Arloak 14-30 urte bitarteko neskei zuzenduta dagoen autodefentsa ikastaroa antolatu du; dohainik izango da.
Ikastaro honen helbururik garrantzitsuena argi dago, neska hauek zoritxarrez etorkizunean jaso ahal izango dituzten sexu-erasoetarako prestatzea. Gizonaren eta gaizkilea den pertsona ororen maltzurkeria eta prestakuntza handia denez,neska hauei emango zaizkien klaseetan autoestimuak, konfidantzak, eta emakumeen arteko laguntasunak eta kolaborazioak leku handia izango dute.
Momentuz, bi jardunaldi prestatu dituzte, martxoaren 19rako eta 20rako. Biak La Granja kiroldegian izango dira, lehenengoa, larunbatean, 10:00etatik 14:00etara goizez, eta 15:00etatik 19:00etara (bazkaria barne) arratsaldez, eta berriz, bigarrena, 10:00 etatik 14:00etara izango da, bakarrik goizez. Tailerrean parte hartzeko interesatuta dauden neskek 94 403 48 50 telefonora deitu beharko dute.
Tailer edo ekimen hau Berdintasunerako Arloak sortutako emakumeen eskolaren atala da, haiek antolatzen dituzten ekitaldi eta ekintza anitzen elementuetako bat, hain zuzen. Emakumeen alde gogotsu aritzen den arlo horren egitasmoa da Laudioko emakumeak gure herriko gai eta esparru guztietan eragina izan dezaten eta parte har dezaten bultzatzea.
Bizi dugun aroan, eta zorionez, emakumearen egoerak hobera egin du nabari, lehen gizonen eskuan zegoen mundu honetan duten egoera eta eragina egonkortu den arte. Dena den, oraindik emakumeek borrokatu behar dute gizonezkoengandik botere kontuetan aldentzen dituen espaloi hori igotzearren, era honetako ekimen guztiak ongi etorriak izan behar dira, eta gure ustez, gure herrian onartuak izaten dira.Ea ilusio handiz bultzatutako ekimen honi Laudioarrok, kontu teknikoengatik neskek mutilek baino gehiago, gure asistentziarekin erantzuten diogun.