Laudiok asteburu honetan aurrekoan galdutako lideratoa berreskuratzeko aukera dauka, Sestao River aurrenaren aurka

Erabiltzailearen aurpegia Arkaitz Calavia 2011ko ots. 11a, 09:00

Orain arte Laudio hirugarren mailako IV. taldeko lider boteretsu eta ahalguztiduna bazen ere, Sestao Riverra aurrena izan den aste eskasak kontutan hartu gabe, badirudi azken boladan, pasa den asteburutik hona, bigarren talde hori dela txapelketaren erritmoa zehazten duena.

Orain arte Laudio hirugarren mailako IV. taldeko lider boteretsu eta ahalguztiduna bazen ere, Sestao Riverra aurrena izan den aste eskasak kontutan hartu gabe, badirudi azken boladan, pasa den asteburutik hona, bigarren talde hori dela txapelketaren erritmoa zehazten duena.

Laudiok ezin zuen berdinketa baino ezer gehiago lortu pasa den igandean Santurtziren kontra, teorian nahiko erraza izan behar zuen partidu batean, nahiz eta Ramon Castelok partidu aurretiko deklarazioetan gauza bera ez pentsatu. Laudio eta bere entrenatzailea prest zeuden partidu horretarako, denok dakigulako futbolean nahiz beste kiroletan partidu errazarik ez dagoela.

Laudiokoak arazo larriak izaten ari dira etxean, beste talde indartsuei gertatzen zaien ez bezala, eta igandekoa partidu iluna eta dibertimenturik gabekoa izan zen. Ez zen partidu polita izan, ezta futbolak duen magia gustokoa dutenentzako aproposa, baina Santurtziko mutilek hasieratik martxan jarri zuten sistema-defentsiboak bere fruituak ekarri zituen. Santurtzi jaitsiera postuetan zegoen, baina zuhurtziaz eta ordenarekin defendatu zuten partidu osoan zehar.

Laudio txarto aritu zen partidu osoan zehar, baina bereziki ahul agertu zen lehenengo zatian, partidua dominatu ezinean. Bigarren zatian, berriz, nahiz eta Laudioren jokoak gora egin, ate aurrean ez zuen izan batzuek zortea deitzen dutena (niretzako abilidadea).

Ramon Castelok aldaketa ugari egin zituen bigarren zatirako, erreakzioa eta mentalitate-aldaketa topatu nahian. Zeharo ez zuen lortu, baina bai muga batzuen barne, eta taldeak aurpegi ezberdina erakutsi zuen. Laudio agresiboago eta indartsuago bat ikusi genuen.

Lehen aipatu dudan legez, Laudiok baloiaren jabetza izan zuen bigarren zatian, baina ez zuen asmatu gola sartzerako unean. Pastrian, taldearen golegile eta salbatzaile betiko paperean, borrokatu zen aurkako defentsarekin jokaldi orotan, baina zoritzarrez gure taldearentzako, ez zuen ezer lortu. Honetan ere, harri batek berak pareta ez duela egiten ikusi ahal izan zen.

Lortutako puntu horrek, nahiz eta lideratotik aldendu, bigarren posizioa sendotzea dakar. Orain, aste honetako asteburuan, Laudiokoek orain arte bezala aurrenak eta gibel onekoak direla erakusteko aukera izango dute, edo alderantziz, ondoko semeak baino ez direla erakutsiko diote munduari. Sestao Riverraren aurkako partiduan, mailako bi talde onenak lehiatuko dira, eta hori dela eta, ea behingoz amaitzen den lideratoaren dantza.





LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide