Atzoko Laudioko Herri Krossaren kronika korrikalari-tropelaren barnetik, lehenengo ilaratik

Erabiltzailearen aurpegia Arkaitz Calavia 2011ko urt. 31a, 09:00

Arratsaldeko bostak dira, euria ari du eta haizea dabil, eta mikrofonoa duen esatariak probari irteera emateko 5 minutu eskas geratzen direla esan bezain agudo, korrikalarei guztiak, gazteak eta zahartxoagoak, onak eta ez hain onak direnak, irteera marrara abiatzen dira. Bihotz-taupadek bihotza lehertuko digutela dirudi, eta zure buruan jartzen duzu martxan atzerakontua, azken arnasa hartu eta 1, 2, 3...bagoaz!

Arratsaldeko bostak dira, euria ari du eta haizea dabil, eta mikrofonoa duen esatariak probari irteera emateko 5 minutu eskas geratzen direla esan bezain agudo, korrikalarei guztiak, gazteak eta zahartxoagoak, onak eta ez hain onak direnak, irteera marrara abiatzen dira. Bihotz-taupadek bihotza lehertuko digutela dirudi, eta zure buruan jartzen duzu martxan atzerakontua, azken arnasa hartu eta 1, 2, 3...bagoaz!

Errepidea mozten duen furgoneta ibiltzen hasten da, eta lasterketa irabaztea helburu dutenak arrapaladan ateratzen dira, lasterketaren gehiengoarentzat itogarria eta jarraitezina den erritmoa hasieratik markatuz. Erandio, Berango, Basauri, Azpeitia...atletismo klubetako korrikalari esperientziadunek lasterketaren burua hartzen dute, besteoi bidea zabaltzen eta iparrorratzarena eginez.

Lehenengo kilometroak konturatu gabe pasatzen dira. Hasiera batean eurena ez den eta komeni ez zaien erritmo altuegia eraman dutenek badakite lasterketa indarrarekin amaitzeko arazorik ez dutela izango. Hiru multzo ezberdin sortzen dira, gorputz eta ahalmen ezberdinek halabeharrez bultzatzen baitute sailkapen hori. Aretan gaude, lasterketa erabat apurtuta dago. Lehenengo taldean, gure ikuspuntutik profesionalak direnak kokatzen dira, proba erabat lau honetan euren marka pertsonala hautsi nahi dutenak, bigarren taldean, berriz, gu kokatzen gara, gazteok, eta gurekin, txalo bero bat haientzat, azken postuetara kondenatuak izan ez diren neskatoak, gizonak egiten ari diren sarraskiari eutsi diotenak. Amaitzeko, hirugarren taldean, adinez nagusiagoak direnak edo lasterketaren 10 kilometroak haien lorpen pertsonal bezala hartzen dutenak dihoaz. Horiekin batera, euren indarrak neurtzen jakin ez dutenak ageri dira, eta Laudion azkarregi atera direnez, behar adina ezagutzen ez zuten gorputzak bertan bera botata utzi ditu.

Aretan gaude, bira eman norantza aldatzeko bertako parkean, eta lasterketaren azkenengo zatia egiteari ekiten diogu. Guztiok usaintzen dugu Laudio dagoeneko, eta hango errepideetako oinbideetan zain ditugun familiakide eta lagunen aurpegiak burura datozkigu. Irribarrea ahoan pizten zaigu, eta gure buruari galdetzen diogu, zergatik ez eman geratzen zaidan guztia orain, hemendik aurrera? Hankak bakarrik doazela dirudi, eta pentsatzen duzu nahiz eta probak 5 kilometro gehiagoko luzera izan amaituko zenukeela. Laudion sartzen gara, eta azken kilometro honetan, azken esprina egiteko ordua ailegatu zaigu.

Herriko plazara daraman kalean sartzen gara, eta helmugatik 500 bat metrotara gaudela ikusiz, erritmo aldaketa egiten dugu gehienok, atzean, bizpahiru metrotara dugun pertsona atzean uzteko. Hori da korrikalari herrikoiaren meritoa eta energia-iturria, berarekin hainbat kilometro sufritzen egin dituenari gailentzea. Hori da gure borroka, eta parte hartzen dutenen gehiengoarena ere. Nork irabazi duen? guri hori berdin zaigu, irabazi batek soilik egiten du, baina hala eta guztiz ere, zorionak berarentzat!

Sailkapena: 

Gizonezkoetan:

  1. Josu Bengoetxea  
  2. Igor Castillo  
  3. Josu Apraiz

Emakumezkoetan:

  1. Gurutze Frades  
  2. Eva Calle  
  3. Mari Carmen Gartzia

(SAILKAPEN GUZTIA EZKERREKO ZUTABEAN)

Argazkiak: Koldo Zabala

ARGAZKI GALERIA  ikusteko HEMEN klikatu

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide