Rapid Apillekoek jipoi ederra jaso zuten Getxon jokatutako Euskal Herriko Hockey Sala Txapelketan, eta egindako ahalegin handia hutsean geratu zen

Erabiltzailearen aurpegia Arkaitz Calavia 2011ko urt. 30a, 09:00

Pasa den asteko igandean, urtarrilak 23, Euskal Herriko Hockey salako txapelketa jubenila jokatu zen Getxon, R.C Jolasetaren zelaian.

Rapid Apill Laudioko taldeak parte hartu zuen txapelketaren lehenengo buelta honetan, baina ez espero zuen arrakastarekin. Haien helburua ahalik eta puntu gehien irabaztea zen, bigarren txanpari era erosoago batean aurre egin ahal izateko, baina erakutsi zuten ahalegin handiak ez zen nahikoa izan.

Pasa den asteko igandean, urtarrilak 23, Euskal Herriko Hockey salako txapelketa jubenila jokatu zen Getxon, R.C Jolasetaren zelaian.

Rapid Apill Laudioko taldeak parte hartu zuen txapelketaren lehenengo buelta honetan, baina ez espero zuen arrakastarekin. Haien helburua ahalik eta puntu gehien irabaztea zen, bigarren txanpari era erosoago batean aurre egin ahal izateko, baina erakutsi zuten ahalegin handiak ez zen nahikoa izan.

Txapelketa egunean entrenatzaileak jokalari guztiak prest eta sasoi onean zituen: Iñaki Aguirre, Imanol Andrades, Urtzi Basterra, Aimar Gutierrez, Eukeni Gutierrez, Iker Mendia, Miguel Angel Ruiz, Asier Ereño, Aitor Solatxi eta Unai Vallejo.

Lehenengo partiduan, 10:30ean Jolasetaren aurkakoan, Rapid Apillek kontrolpean izan zuen Jolaseta luzaroan, baina azkenengo minutuetan, eta askotan bezala epaiaren iritzia dudan jarriz, Jolasetak, etxeko taldeak, bi gol sartu zizkien. Azkenean, partiduaren amaiera eromena izan zen, eta Jolasetak 6-4 irabazi zuen. Laudioarren partetik Eukeni Gutierrez (2), Miguel Angel Ruiz eta Unai Vallejok egin zituzten golak.

Pasaiako Trintxerren aurkako partiduan, Laudioarrek berdinketa igo zuten markaigailura Euskal Herriko egungo txapeldunen aurka, baina azkenean, aurreko partiduko emaitza errepikatu zuten (6-4).

Txapelketari amaiera ematen zion partiduan, hau da, Donostiko Atletikoaren aurkakoan, urduritasunak min egin zien Laudioarrei. Bazekiten une hartan bigarren fasetik at zeudela. Loak hartuta edo beldurtuta agertu ziren zelaian, zer egin jakin barik, eta hasieran Atletikoak 3 gol sartu zizkien. Laudiokoek erreakzionatu zuten (5-5), baina azkenean, 6-5 galdu zuten.

Momentu honetan Laudioko taldea ez da ez bere buruaren ez eta bere etorkizunaren jabe ere, eta geratzen zaizkion hiru partiduak irabazi behar ditu, arerioen emaitzak egokiak izateaz aparte, azken fasean egon nahi badu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide