Bihar, urtarrilak 29, San Blas egunean, Berria egunkariak euskararen aldeko lasterketa herrikoia antolatu du Laudion. Krosak 4. edizioa du, eta antolatzaileen hitzetan,"Duela urte batzuk gure herrian euskararen aldeko mugimenduak edo aurrerapausuak iturri edo toki ezberdinetatik egiten ari diren bezala, guk bide hori atletismoaren eskutik jarraitu nahi dugu ere, kirolak amankomunean ditugun helburuen aurrean batzen gaituelako".
Probak 10 kilometroko ibilbidea izango du, Areta eta Gardea auzoetatik igarotzen den mugatutako hiri-ibilbidean zehar. Ibilbidea zeharo laua izango da, korrikalari entrenatuenek eta sasoi hoberenekoenek, ondo pasatzeaz aparte, euren markak hausteko modukoa. Laudioko atletismoaren jai honetan, Laudioko Nazioarteko Krosaz ahaztuta, beste maila batean kokatzen baita, anbienteak ez du mugarik izango. Herritarrek errepideetako ertzak beteko dituzte, euren senideak agurtzeko eta adoretzeko. Lasterketa herrikoia da, baina beti bezala, irabaztea nahi izango dutenak egongo dira, alde batetik, kritikatzekoa ez dena.
Pasa den urteetan lasterketak hiru proba bazituen ere, aurten bakarrik nagusiena egingo da, Laudioko atletismo klubeko antolatzaileetako batek, Peli Ortiz de Zaratek, esan duenez. Atletismo kluba, Basalarrina elkartea eta Udala izango dira probaren antolatzaileak.
Proban izena eman nahi duten ausartek 10 euro ordaindu beharko dituzte aurretik eginez gero, edo 12 euro egunean bertan arineketa baino lehenago ordainduz gero.
Lasterketa Lamuzako plazatik abiatuko da 17:00etan eta antolatzaileen helburua aurten, San Blaseko ospakizunaren egun berean egingo dela aprobetxatuz, iaz baino korrikalari gehiago biltzea da. Hautsi beharreko marka: 170 parte-hartzaile.
Berria egunkariak, iaz estatistika positiboak izan dituen Hego Euskal Herriko albistari bakarra denak, ilusio eta gogo handia jartzen du lasterketa hau antolatzerako orduan, eta egunero bere orrialde eta albisteei kolorea ematen dien bezala, orlegiz koloreztatu nahi du korrikalari afizionatuen larunbat hau, ez baitago bizitza osasuntsua eta ingurunearen aldekoa ordezkatzeko kolore ereduagarriagorik. Haiek, Laudioko Basalarrina elkartearekin eta Laudioko atletismo klubarekin batera, izango dira lasterketaren antolatzaileak.