Atzo, Amurrioko Reforrean antolatutako zirkuituan, parekorik gabeko emaitzak lortu zituzten Aiaraldeko korrikalari eta taldeek.
Goizeko proba nagusienetako batean, emakumezkoen proba absolutuan, Itxaso Escondrillas(Laudio) txapeldun izan zen, Nieves Zarzarekin tirabira zirragarria izan eta gero. Honela, pasa den urteko txapelketaren sailkapenari buelta eman diote, aurtengo lehenengoa, Itxaso, iaz bigarren iritsi zelako, eta Nieves Zarza, Gasteizkoa, aurrena.
Bi korrikalari horien artean egon zen borrokak goiza girotu zuen, ez baitzen jokatu karrera hoberik gainontzeko mailetan. Itxasok hasieratik markatu zuen erritmo gogorra, komeni zitzaiona, lasterketaren pisua bere gain hartuz, eta nahiz eta 6400 metrotako zirkuituaren azkenengo metrotan Gasteizkoak azken bulkada eman, hutsean geratu zen bere ahalegina. Bidasoa Atlekikoko korrikalariak azkenean lortu du hainbeste desiatzen zuen titulua. 25 minutu eta 46 segundoko denbora egin zuen..
Amurrion jokatu zen lasterketan, hotz samarra eguraldiagatik, gizonezkoen proban ez zen hain lehia handirik egon. Roberto Ruizek (La blanca) aurkaritza eta oztoporik gabe irabazi zuen. Bigarren Quique Sebastian izan zen.
Zirkuitua lehor egon zen goiz osoan zehar eta horrek erraztu zien atletismoaren praktika parte hartu zuten benjamin, alebin eta jubenil mailako gaztetxoei.
Amurrioko Oinkariak taldeak lehen postua eskuratu zuen taldekako txapelketan.