Orain dela gutxi sortua den Aiarako Saraube HK taldeak ondo aritu zen Euskal Herriko Aretoko Hockey txapelketan. Kadete mailako taldeak maila ona erakutsi zuen igandean, urtarrilak 16, eta ez zen txapelketa osoan zehar bera baino tradizio edo esperientzia handiagoa duten taldeen azpitik egon.
Saraube Hockey taldea aurten sortu da, eta Luiaondon du egoitza. Duela urte asko Etxaurren ikastolak Hockeyaren alde aritzen da, adin anitzetako ume-taldeak entrenatuz, eta orain, maila txiki horietako umeek kirol federatuan tokirik edo jarraipena izateko, talde hau sortu dute. 2010-2011 denboraldian sortutako talde honen helburua, Aiaraldeko umeen hockeyaren erdigunea edo nukleoa bilakatzea da.
Getxon egin zen txapelketan, Aiarako taldeak ez zuen garaipenik lortu, baina egiak egiari zor: ez zuten izan zoria euren alde. Lehenengo partiduan, Jolasetaren aurka, irabazten hasi eta gero, erremontatu zuten partiduaren azkenengo minutura berdinketarekin ailegatzeko. Arbitroak seinalatutako penalti-korner eztabaidagarri batek euren aukerak zapuztu zituen (3-2).
Arratsaldeko bigarren partiduan, Santo Tomas Lizeoaren aurka, azken minutuetara batengatik galtzen ailegatu ziren (1-2), eta nahiz eta gol-aukera pila bat izan, ez zuten asmatu, inspirazioa ez zuten lagun izan.
Azkenengo partiduan Saraubek ez zuen parte hartzen, baina Santo Tomas Lizeoaren garaipena eskertzekoa izan zitekeen. Jolasetak, berdinketa balio ziela ematen zien lasaitasunaz baliatuta, 2-0 birrindu zuten Lizeoa eta Aiaraldeakoen ilusioa.