Goikogane Mendi taldearen eskola kiroleko mendi-irteera Serantes eta Punta Lucerora.

Erabiltzailearen aurpegia Arkaitz Calavia 2011ko urt. 21a, 09:00

Igande honetan, urtarrilak 23, Goikogane mendi taldeak umeei zuzentzen dikien irteeretako bat izango da. Irteera, beti bezala, 08:30ean Laudio institutuan izango da Laudiokoentzat, eta Aretakoentzat ordu berean, zuhurtziako neurri modura, Santa Anako iturriaren aldamenean.

Igande honetan, urtarrilak 23, Goikogane mendi taldeak umeei zuzentzen dikien irteeretako bat izango da. Irteera, beti bezala, 08:30ean Laudio institutuan izango da Laudiokoentzat, eta Aretakoentzat ordu berean, zuhurtziako neurri modura, Santa Anako iturriaren aldamenean.

Ibilbidea Santurtziko portuan hasiko da, Serantes mendiaren igoerarekin. Mendi baxua da, apala (451m), baina bere azkeneko aldapan, maldan iltzatuta dagoen gotorleku famatutik aurrera, benetako igoera edo aszentzioa datorkigu, atsedenari lekurik uzten ez dioten azken 500 metroak. Gotorlekua edo harrespila 1910. urtera arte erabili zen, Bilboren babeserako.

Seranteseko tontorra, Bilbo Handiko mendirik bereizgarriena da, edozein hiritik eta hiri horien gainetik kokatzen den edozein muinotik ikusgai delako. Xarmaz beteriko itxura konikoa du, eta gailurrean dituen antena parabolikoek eta oso hurbil, magalean dituen hirietan, dauden lantegi pilak hiritarrentzako mendi itxura ematen dio.

Antzinako dokumentuetan Serantesekin batera, Zarantes izenarekin ere agertzen da deitua. Bere itxura konikoa dela eta, 1848. urtean Guillermo Bowles geologoa etorri zen mendia sumendiren bat izan ahal zen ikertzera.

Igoko den bigarren mendiak, Punta Lucerok, 309m ditu, eta kokapen estrategiko itzela ere bai, Abrako muinoaren babesarako. Bertan dauden haitzek Nerbioi ibaiari izena ematen diote. Batzuen ustez, izenaren jatorria bertako "Peña Nervinan" kokatzen da, erromatarrek erabiltzen zuten Nerva-Neroua hitza edo etimologia baztertuz.

Aurten, umeek Arabatik aterako diren lehenengo aldia izango da, eta seguru aski umeek eskertuko dute GR zonaldetik aldi baterako urruntzea, inork ez baititu gustoko haraino autobusez egin behar diren ordu eta erdiko bidaiak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide