Hockey salako Euskal Herriko txapelketaren lehenengo buelta jokatu zen La Granjako polikiroldegian

Erabiltzailearen aurpegia Arkaitz Calavia 2011ko urt. 17a, 10:00

Larunbatean, herenegun, urtarrilak15, Euskal Herriko Hockey  Salako Txapelketaren lehenengo jardunaldia jokatu zen Laudion. Laudioko  kiroldegian jokatutako lehenengo fase honetan, lau taldek parte  hartu zuten: Donostiako Atletikoa, Getxoko Jolaseta, Santo Tomas Lizeokoa  eta Laudioko taldea, Ganbegi 6-2.

Itxuraz anfitrioiak ziren  faborito nagusienari, Donostiko Atletikoari, aurre egin ahal zioten  bakarrak, eta pelikula honetan bere paperari eutsi zioten,  toma faltsu edo txantxa barik.

Larunbatean, herenegun, urtarrilak15, Euskal Herriko Hockey  Salako Txapelketaren lehenengo jardunaldia jokatu zen Laudion. Laudioko  kiroldegian jokatutako lehenengo fase honetan, lau taldek parte  hartu zuten: Donostiako Atletikoa, Getxoko Jolaseta, Santo Tomas Lizeokoa  eta Laudioko taldea, Ganbegi 6-2.

Itxuraz anfitrioiak ziren  faborito nagusienari, Donostiko Atletikoari, aurre egin ahal zioten  bakarrak, eta pelikula honetan bere paperari eutsi zioten,  toma faltsu edo txantxa barik.

Partiduak 10:00etan  hasi ziren, eta arratsaldekoak 18.00etara arte luzatu ziren. Hiru partidu  jokatu ziren goizean zehar, lehenengo biak Ganbegi eta Atlekiko taldeen  goleadekin itxi ziren, biek 6-1 garaitu baitzituzten beren arerioak, eta eguerdiko  13:30ean txapelketan zehar ikusmin handiena piztu zuen norgehiagoka ailegatu zen, aurreko bi  talde horien arteko lehia. Partidua 7-4 amaitu zen, Laudiokoen porrotarekin zoritxarrez, nahiz eta partiduaren zati handienean jaun eta jabe izan.  Garaio familiak espektakulu erakusgarria eskaini zien zaleei, Peio,  Galder eta Endikaren eskutik, Endika Ganbegiaren jokalaririk gogotsuena  eta biziena izanda.

Laudioko taldeak, Ganbegi 6-2k, hainbat baja edo  ausentzia zituen, baina gurutzerik gabeko bizitzarik ez dagoenez, Garaio  eta Suarezen ez egote gertagarriak gainditu behar zituzten. Ruben  Martinezek aurten lehenengo aldiz jokatzeko aukera izango zuen eta Ruizi  eta Etxebarriari (jubenil taldeko jokalariak) jokatzeko aukera hel  zekiekeen.

Ganbegik partidua aurretik hasi zuen, Peioren gol  goiztiarrari esker, baina minutuak pasa ahala eta Atletikoko  kapitainaren golen erruz, atzetik eta erremontatzera behartuta eman zituzten gainontzeko minutuak. Donostiarren kapitainak, Emilio  handikoteak, defentsa lanetan bikain aritzeaz aparte, hiru gol sartu  zituen penalti-kornerren bidez, eskuadratik, prezisio eta ziurtasun  erakustaldia eginez.

Partidua gatazka izan zen, eta arbitro  titularrak partidutik haserretuta alde egin zuen, jokalariak bertan bera  utzita eta Donostiako zale bati bere txilibitua gainera botata, bere lana era  egokiago batean egiteko gai bazen zelaira bere ordez jaisteko eskaintza  eginez. "Txefo" Laudioko arbitroak hartu zuen bere lekua, hockeyan  gutxitan eman den gertakizun lotsagarriari konponbidea emateko.  Donostiako jokalariak etengabe kexaka eta haserre aritu ziren, bereziki  Hectorren taktikaren kontra, bolak arerioen oinen kontra bidalita faltak  probokatzen baitzituen.

Ganbegik txapelketa bigarren lekuan  amaitu zuen, eta Atletikoak lehenengo tokian, horregatik biak igaroko  dira Donostian hil honetako 22an jokatuko den bigarren txanpara.  Atletikoak Ganbegi garaitzeak txapelketaren norabidea markatu zuen,  partidu horretatik aurrera biek bere arratsaldeko partidu guztiak  irabazi zituzten eta.

Txapelketa garrantzitsua izan da Ganbegi  taldearentzat, eskaparate itzela, eta nahiz eta belarreko zelaietan  jokatzen den ligan arreta jartzea komeni zaien, esaera zaharrak esaten  duen legez, egizu on, ez jakin arren non.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide