Oihana Moyak urrezko domina lortu du Gasteizen jokatu den Euskal Herriko Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Arkaitz Calavia 2011ko urt. 14a, 09:00

Arabako karatea egoera osasuntsuan dago, eta  Laudioko Araba gimnasioa bilakaera horri laguntzen ari zaio modu nabarmenean. Azkenaldian, eta bereziki pasa den urteko abenduaren 12an, Gasteizko Arriaga kiroldegian jokatu zen Euskal Herriko kadete, junior eta sub'21 kategorietako txapelketan, Oihana Moyak, Laudioko karatekak,  bere mailan ('Kumite' kadete femeninoa) lortutako urrezko domina, fruitu ezin hobea izan da Laudioko taldearentzat.

Oihana Moya, gaztetxoa bada ere, maila horretako txapelketa handietan parte hartzen trebatua da, eta pasa den abenduko 18an eta 19an Konpostelako Santiagon egin zen Espainiako Txapelketan ere parte hartu zuen.

Txapelketan Arabak hiru ordezkari izan zituen: Fitness, Yin-Yang eta Araba klubak. Arabak, guztira, 34 medaila eskuratu zituen, Bizkaikoak (31) eta Gipuzkoakoak (25) garaituz. Arabakoen  emaitza hoberenak 'kumite' kategorian izan ziren, Bizkaiakoek txapelketako emaitza onenak 'kata' modalitatean lortzen zituzten bitartean.

Goian aipatutakoaz ez ezik, Jessica Gordo senior karatekak (Araba) garaipena lortu zuen Calahorrako sari nazionalean. Sari horretan Espainiako Estatuko komunitate eta probintzietako selekzio hoberenak biltzen dira (Nafarroa, Euskadi, Katalunia...), Errioxako karate federazioaren babesaren pean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide