Hiru egun barru, urtearen azken egunean, abenduak 31, San Silvestreko lasterketa egingo da Orozkon. Iaz bezala, Aiara osoko eta Bizkaiko inguruko herrietako korrikalarien parte-hartzea espero dute Orozkon. Lasterketa 16:30ean hasiko da Zubiaurren, euren lagun eta senideak animatzera etxetik irten direnen adore oihuekin batera.
San Silvestreko lasterketek Sao Paulon (Brasil) egin zen proba batean dute jatorria. Hortik aurrera, Europa, Espainiako eta Euskal Herriko hainbat herritan egiten dira, eta Orozko ezin zen gutxiago izan.
Hiru egun barru, urtearen azken egunean, abenduak 31, San Silvestreko lasterketa egingo da Orozkon. Iaz bezala, Aiara osoko eta Bizkaiko inguruko herrietako korrikalarien parte-hartzea espero dute Orozkon. Lasterketa 16:30ean hasiko da Zubiaurren, euren lagun eta senideak animatzera etxetik irten direnen adore oihuekin batera.
San Silvestreko lasterketek Sao Paulon (Brasil) egin zen proba batean dute jatorria. Hortik aurrera, Europa, Espainiako eta Euskal Herriko hainbat herritan egiten dira, eta Orozko ezin zen gutxiago izan.
Orozkoko probak duatloi izaera dauka, bi zatitan ezberdintzen den lasterketa konbinatua delako. Lasterketak dituen hamaika kilometroetatik, lehenengo hirurak korrika egiten dira, eta azkeneko zortziak bizikletan.
Behin lasterketa Zubiaurren hasita, korrikalariek Garai eta Beratza auzoetarako bidea hartuko dute Orozkotik Ibarra eta Bikotxgane aldera doan errepide nagusiari jarraituz. Beratzako biribilgune berria hartuta, aldapan gora jarraituko dute "Kolesterolaren ibilbidearekin" bat egin arte. Hortik, plazaraino gutxi gorabehera dauden bi kilometroak beteko dituzte.
Amaitzeko, korrikalariek euren bizikletak Zubiaurren bizikletentzat espresuki montatutako gunean hartuko dituzte, eta Ibarraraino joan-etorria egin eta gero, lasterketari amaiera emango diote Zubiaurren.
Pasa den urtean 150 kirolarik parte hartu zuen gutxi gorabehera, gehienak bizikletaren mundutik etorritakoak. Horien guztien artean aski ezaguna den Cesar Solaun txirrindulari ohiak korrika egin zuen.
Iaz emakumeen proban irabazi zuenarekin hitz egin dugu, Jessica Rodriguezekin (Bizkaiko txapelduna eta Espainiako distantzia luzeko triatloi txapelduna), eta bere hitzetan, "Orozkokoa lasterketa polita da. Parte hartzen dugun kirolarientzat distantzia gutxikoa da, baina irteeratik hurbil duen aldapa nahiko gogorra da. Triatloian aritzen garenoi ez zaigu zaila egiten hemen arin joatea, baina bertako korrikalari herrikoiei eroso egiten zaien erritmoan korrika egitea eta egunaz gozatzea aholkatzen diet, arratsaldekoa gaueko parranda edo festari gehitu ahal izatekoa izatea".
Spiuk, Orozkoko udala eta txirrindularitza elkartea dira probaren antolatzaileak.
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.