Laudiok hil ala biziko partidua dauka Amorebietaren aurka gaur Ellakurin

Erabiltzailearen aurpegia Arkaitz Calavia 2010ko abe. 31a, 08:30

Gaur, abenduak 31, Laudiok partidu garrantzitsua jokatuko du Amorebietaren aurka, 16:30ean. Ellakuriko zelaian jokatuko den norgehiagokak taldeak hemendik aurrera izango duen joera zehaztuko du, taldea ez delako fin aritu azkenengo bi partiduetan. Amorebieta azkenengo partidua galtzetik dator, baina gurutzerik gabeko bizitza ez dagoen moduan, partidu errazik ere ez dago. Partidu honek txapelketaren lehenengo bueltari amaiera emango dio.

Gaur, abenduak 31, Laudiok partidu garrantzitsua jokatuko du Amorebietaren aurka, 16:30ean. Ellakuriko zelaian jokatuko den norgehiagokak taldeak hemendik aurrera izango duen joera zehaztuko du, taldea ez delako fin aritu azkenengo bi partiduetan. Amorebieta azkenengo partidua galtzetik dator, baina gurutzerik gabeko bizitza ez dagoen moduan, partidu errazik ere ez dago. Partidu honek txapelketaren lehenengo bueltari amaiera emango dio. Orain arte Laudioko taldea hirugarren mailako IV. multzoko liderra bazen eta bere aurkakoek egoera horri buelta emateko inolako aukerarik ikusten ez bazuten ere, hil honetako 24an Arenasen etxean lortutako berdinketak eta aurreko jardunaldian Elgoibarren kontra jasotako bistako hondamenak (0-2), mailako talde hoberenaren barrenean ezbaiak sortu ditu. Arenasen kontrako partidua polita eta oso landua izan zen bi taldeen partetik, baina benetan garrantzia duten golik ez zen agertu. Arenaseko taldeak, bere jokalaririk onena (Jon Martín) santzionatuta izanda, espero zuena baino gehiago lortu zuen, eta berriz, Laudiok , sailkapenean dituen etsai nagusien emaitza kaskarrengatik, salbu ikusi zuen txapelketako agintea. Hala ere, nahiz eta Amorebietak eta Durangoko Culturalak galdu, sailkapenean Sestao hurbiltzen ari zaio. Egun txarra da zale gehiegi Ellakuriko zelaira bere taldea animatzera joateko, eta seguraski jokalariek ere egun egokiena ez deritzote partidu-egunari, baina errazagoa da irabaztea norbaiten animoekin. Ea zaleen adore-oihuek arratsalde honetako hotza usatzen duten.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide