Laudioko igeriketa taldekoek oso emaitza onak lortu zituzten orain dela bi aste Gasteizen jokatu zen Euskal Herriko txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Arkaitz Calavia 2010ko abe. 20a, 09:00

Orain dela bi aste Laudioko igeriketa taldeak oso emaitza onak lortu zituen Euskal Herriko txapelketan. Proba Gasteizko Mendizorrotzako igerilekuan egin zen, Araban antolatzen diren txapelketa gehienak bezala, eta bertan, Endika Vallek, Ibai Duñabeitiak eta Ander Sanchezek hainbat medaila irabazi zituzten.

Orain dela bi aste Laudioko igeriketa taldeak oso emaitza onak lortu zituen Euskal Herriko txapelketan. Proba Gasteizko Mendizorrotzako igerilekuan egin zen, Araban antolatzen diren txapelketa gehienak bezala, eta bertan, Endika Vallek, Ibai Duñabeitiak eta Ander Sanchezek hainbat medaila irabazi zituzten.

Endika Vallek bost urre eta zilarrezko medaila bat irabazi zituen. Igerilari trebea da, pasa den urtean bere kategoriako Arabako 7 marka hautsi zituena. Gainera, Arabako ranking historikoaren barnean hainbat probetan markarik hoberenak ere baditu. Halaber, hori gutxi ez, eta Ibai Duñabeitiak urrezko medaila bat lortu zuen, eta Ander Sanchezek (bizkarlaria) brontzezko bat eta zilarrezko beste bat lortu zituen.

Hain arrakastatsuak diren kirolari hauek oraindik ez dira kategoria absolutu edo senior mailara igaro. Oraindik umeak dira, nahiz eta federatuak egon, eta horrek oraina baino hobeagoa izango den etorkizun baten ateak pare-parean irekitzen dizkie.

Laudioko talde honetako umeak entrenatzearen lana Iraia Escandonek, Itziar Urkijok, Ane Ibarrolak, eta Amaia Ibarretxek egiten dute, guztiak azken horren agindupean. Guztiak dira taldeko igerilari ohiak, Amaia eta Iraia izan ezik, azken horrek jardunean jarraitzen baitu.

Laudioko taldeak krisialdi ekonomikoa bizi izan du pasa diren denboraldietan, eta orain, zorrak kitatu dituztelarik, entrenatzaileek eta klubeko zuzendaritzakoek euren ardurak hobeto bete ahal izango dituzte, erosoago, amildegiaren ertzean bizitzearen zama nabaritu barik. helburuen artean dago gaurko ekonomiaren fidagarritasunetik abiatuta igerilariei jarduera edo bidaia gehiago antolatu ahal izatea. Ea etorkizunak dituzten nahiak betetzeko aukera ematen dien.

Beste alde batetik, atzo, abenduak 19, Laudioko "La granja" kiroldegia proba edo txapelketa egin zen. Bertan, Laudioko igerilariek euren familia eta lagunei igeriketan duten trebetasuna erakutsi ahal izan zieten, eta horrekin batera, aurten egin dituzten aurrerapausoak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide