Angel Velezek Amurrioko futbol taldeko entrenatzailea izateari utzi dio

Erabiltzailearen aurpegia Arkaitz Calavia 2010ko abe. 17a, 09:00

Angel Velez dagoeneko ez da Amurrio futbol taldeko entrenatzailea. Zuzendaritzakoekin adostasun batera ailegatu eta gero, bere kargua utzi du. Velezek erabakia hartu zuen astelehenean izan zuten entrenamendua amaitu bezain pronto, eta horrela adierazi zien taldeko jokalariei.

Angel Velezen dimisioa ez da batere tirabiratsua edo liskartsua izan, taldea uztea bere borondatea baitzen. Bere taldearen egoera txarrak (kolista da txapelketan) eta ibilbide hori zuzentzeko beharrezkoak diren baliabideak ez izatea pentsatzeak taldea uztea eragin dute.

Itxura eta asmo ona zeukan denboraldi hasieran entrenatzaileak zuzendaritzakoekin batera prestatu zuen proiektua, baina nahiz eta Angel Velezek esaten duen moduan bere eskuetan zegoen guztia egin, proiektua ez da toki onera ailegatu.

Klubekoek ondo deritzote Velezek erakutsi duen jokaerari, guztiz zintzoa izan delako eta taldea uzterakoan diruari inolako baliorik eman ez diolako. Taldearen barnean entrenatzaileak hartutako erabakia eta hura hartzera bultzatu duten arrazoiak ulertu dituzte. Onartzeko zaila  izan behar du talde baten onuraren alde aritzea eta hala ere taldeak espero ziren helburuak ez erdiesteak.

Hemendik aurrera, Amurrioko zuzendaritzakoak ordezko bat albait azkarren aurkitzen saiatuko dira, baina taldearen kirol-egoerak eta egoera ekonomikoak ez dute bidea batere errazten.

Igande honetan, Jon Aspuruk (bigarren entrenatzailea) eta Endika Gaviñak (Fisioterapeuta) entrenatzaile lanak egingo dituzte Sestaoren aurka Las Llanas futbol zelaian.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide