Mendia eta kultura elkarren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Arkaitz Calavia 2010ko abe. 10a, 09:00

Hurrengo larunbatean, abenduak 18, kultura eta kirola konbinatzen dituzten bi mendi-irteera egingo dira. Bata Orozkoko museoak antolatu duena da, Neberabarri edo Zaratateko elur-zulora, eta bestea, Laudioko Goikogane mendi taldeak antolatutako eskola-kirolaren bosgarren irteera, Berantevilla eta Armiñón herriak lotzen dituena. Lehenengo irteera adin guztietako jendeari dago zuzenduta, eta bestea, etxeko txikienei, umeei. Biak izango dira goizeko zortzi eta erdietan.

Hurrengo larunbatean, abenduak 18, kultura eta kirola konbinatzen dituzten bi mendi-irteera egingo dira. Bata Orozkoko museoak antolatu duena da, Neberabarri edo Zaratateko elur-zulora, eta bestea, Laudioko Goikogane mendi taldeak antolatutako eskola-kirolaren bosgarren irteera, Berantevilla eta Armiñón herriak lotzen dituena. Lehenengo irteera adin guztietako jendeari dago zuzenduta, eta bestea, etxeko txikienei, umeei. Biak izango dira goizeko zortzi eta erdietan.

Aurreko asteetan Orozkoko museoak hainbat irteera antolatu izan ditu, baina oraingo honetan, ibilaldian zehar egingo diren ekintza eta azalpen guztiak euskaraz izango dira. Aurrekoetan bezala, Felix Mugurutza izango da gidari. Orozkoko museoa izango da mendizale hauen abiapuntua.

Neberabarri edo Zaratateko elur-zuloak garrantzi handia izan zuen iraganean, Bizkaiko elur-zulorik garrantzitsuena baitzen. Bilbo Handiak eta Bizkaiko herri gehienek Orozkon ekoizten zen elurra erosten zuten. Garai haietan, Orozkoko ekonomiaren %74 handik zetorren.

Elur-zuloak paisai ikusgarria osatzen du, eta ingurunearekin era armonikoan integratzen da. Eraikin zaharreko arrastoak zutik mantentzen dira, eta elurra pilatzeko erabiltzen ziren horma garaiak ikusi ahal ditugu bertan.

Elur-zuloaren bisitarekin batera, garrafa tradizionalaren historia kontatuko da. Garrafa, elur-zuloetatik ateratako elurra erabilita, edariak hozteko erabiltzen zen egurrezko errezipente borobilduna zen.

Beste alde batetik, eta lehen aipatu bezala, Goikogane M.T-ak umeei zuzenduta antolatzen dituen txangoekin jarraitzen du. Irteera honek xarma berezia dauka, umeek San Formerio mendia igo ahal izango dutelako, aurtengo denboraldian igoko duten mendirik garaiena. Gainera, XVI. mendeko hainbat eraikin ikusteko aukera izango dute (Zamudioko jauregia, San Andreseko eliza, Montoya-Urbina jauregia,  Zadorraren gainean dagoen zubi erromanikoa...) .Horrekin batera, bisitatuko diren bi herrialdeak zeharkatzen zuen Nafarroako Erreinuaren posta-sistemaren bideak bisitatuko dituzte, eta horren azpian dagoen erromatar galtzadaren aztarnak.

Ezohiko albiste honekin, helburu komuna duten bi txango aurkeztu nahi izan dizkiogu mendizaleari, eta hortik aurrera, berak erabaki dezala zein duen gustokoen eta zeinetara nahi izango duen joan.Interesgarriak dira bi erakunde hauek eskaintzen dizkiguten ekintzak, eta txalotzekoa da mendia eta naturarekiko interesa ekintza kulturalen bidez piztu nahi izatea.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide