Egoitz Murgoitiok erraz irabazi zuen Laudioko Harana II. ziklokrossa

Erabiltzailearen aurpegia Arkaitz Calavia 2010ko abe. 13a, 08:00

Larunbatean “Laudioko Harana” ziklokrossaren bigarren edizioa jokatu zen. Eguraldi nahiko ona egin zuen, ziklokrosseko lasterketetan ohikoa ez denez, zirkuituko lurrazala lehor eta lokatz gutxirekin egon baitzen. Tarteka eguzkia ateratzen zen, eta goizeko lehen orduetatik bertara hurbildu ziren pertsonei egonaldia gurakoagoa egin zien.

Larunbatean “Laudioko Harana” ziklokrossaren bigarren edizioa jokatu zen. Eguraldi nahiko ona egin zuen, ziklokrosseko lasterketetan ohikoa ez denez, zirkuituko lurrazala lehor eta lokatz gutxirekin egon baitzen. Tarteka eguzkia ateratzen zen, eta goizeko lehen orduetatik bertara hurbildu ziren pertsonei egonaldia gurakoagoa egin zien.

Egoitz Murgoitio bizkaitarrak (Hirumet taldea) erraz irabazi zuen goizeko lasterketarik nagusiena, elite mailako txirrindulariena. Helmuga zeharkatu zuenean, minutu eta erdi atera zion Aitor Hernandez (Euskaltel-Euskadi) bigarren sailkatuari. Igandean Madrilen Espainiako koparen lasterketa erabakigarria jokatzeak, espero ez ziren azken orduko ausentziak eragin zituen, horien artean Javier Ruiz de Larrinagarena, gaur egun Euskadi eta Espainiako txapelduna dena. Podiumaren hirugarren tokia Erlantz Uriartek bete zuen.

Goizeko gainontzeko lasterketetan, aipamen berezia merezi du Arespalditzako David Hidalgok Sub 23 lasterketan lortutako lehenengo postua. Aiala txirrindularitza elkarteko txirrindularia fin aritu zen, Igorren bezala.

Nesken lasterketetan, Maite Murgiak irabazi zuen emakumeen lasterketarik gorenean, elite mailakoan. Lazkaoko txirrindularia oso arin ibili zen zirkuituan, agian lehiatu zen orduan, 11:30ean, zirkuitua oraindik oso zapalduta ez zegoelako.

Azken lasterketa amaitu bezain pronto, Egoitz Murgoitio txapeldunak hitz hauek utzi zizkigun: "Ohorea izan da aurten berriz ere Laudion irabaztea. Zintzoa izango naiz, eta zaleok ikusi duzuena baino gehiago ezin dut esan lasterketari buruz, erraz lortu dut garaipena. Lehenengo bi biretan neukan guztia eman dut, eta hortik aurrera ondokoekin nuen abantailari eutsi diot. Txirrindulari handi batzuk beraien etxeetan egongo dira biharko Espainiako kopan fresko egoteko, baina nik nahiago dut gaur dena ematea, eta bihar ere dudan guztia ematea. Norbait hartutako jarreraz harro egon ezin bada, beraiek izan beharko dira."

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide