Europako nekazaritza eskola handienen mailan egongo den eskola eraiki nahi du Gorbeialde erakundeak

Erabiltzailearen aurpegia Arkaitz Calavia 2010ko abe. 11a, 10:00

Atzo, Gorbeialde elkartekoek, Gatik erakundearen laguntzarekin egin duten Arratia-Nerbioi eskualdeko lehenengo sektorerako plana aurkeztu zuten Orozkon, Donibane aretoan. Ignacio Casasek, Gatik-eko ordezkaria, hitzaldia eraman zuen arduraduna izan zen, eta beraien proiektuak dituen helburuak eta horiek lortzeko aplikatu nahi dituzten neurriak azaldu zituen.

Atzo, Gorbeialde elkartekoek, Gatik erakundearen laguntzarekin egin duten Arratia-Nerbioi eskualdeko lehenengo sektorerako plana aurkeztu zuten Orozkon, Donibane aretoan. Ignacio Casasek, Gatik-eko ordezkaria, hitzaldia eraman zuen arduraduna izan zen, eta beraien proiektuak dituen helburuak eta horiek lortzeko aplikatu nahi dituzten neurriak azaldu zituen.

Beraien proiektuaren funtsa Arratia-Nerbioiko lehen sektorea, abeltzaintza eta nekazaritza berpiztea da. Gaur egun, eskualde honetan, orokorrean Euskal Herri osoan gertatzen den moduan, gazteek ez dute jaso adinekoengandik lekukoa, eta lehen sektorea, "sektore hila edo erdi marjinatua" da.

Asmo handiak dituen proiektua indartsua bada ere, oraindik garapen bidean dago. Helburua, eskualdeko nekazariei euren teknikak hobetzeko aukera emango duen eskola aurrerakoia sortzea da, Europako nekazaritza eskola handienen parean egongo dena. Euskal Herriko erakunde publikoen diru-laguntza jasoko luke, inbertsio oso handia izango litzatekeelako. Behin eskola hori martxan egonda, lortutako diruak eskolaren biziraupena ziurtatuko luke hurrengo urteetan. Gainera, beraien asmoa ez da nekazarien egunerokotasunetik urrun dagoen eskola sortzea, baizik eta nekazarien lana babestea eta beraien produktuei irteera edo merkaturatze duina ematea.

Bailarako produktuak, bereziki hemengo abereen okela, merkaturatu nahi dituzte, Eusko Labelaren antzeko jatorri-izendapena sortuz. Produktu ekologikoen ekoizpena indartu nahi dute, eta desagertzeko zorian dagoen "terreña" behi-arraza berreskuratu. Krisialdi egoeratik atera nahi dute zonaldeko lehen sektorea era egokian bideratutako marketina eginez.

Aretoan egon ziren gehienei, elkarte honek proposatzen duen proiektua "utopia" edo "ezin bideratu daitekeen egitasmoa" iruditu zitzaien. Orozkoko abeltzain eta nekazariek ez dute uste beraiei espresuki onura ekarriko dien proiektua denik, betiko aberatsak aberatsago bihurtuko duen plana baizik. Hitzaldiaren aurkezleek bat baino gehiagoren kritika latzak entzun behar izan zituzten.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide