“Herriaren” Laudioko pilota-taldeak antolatutako txapelketa ospetsuaren final-laurdenak hastear dira, eta aurreko faseetatik igarotako pilotari onenek gogor jokatuko dute txapeldun izatearren. Txapelketaren faserik erakusgarriena ailegatu da, eta Euskadi eta Errioxako pilotari hoberenak arituko dira lehian Aretako frontoian.
Pasa den ostiralean, ligaxkaren azken jardunaldian, Mendozak eta Unturiak osatutako bikoteak R. Uriartek eta Diezek osatutakoari 22-10 irabazi zion.
Aurten, jubenil kategorian dagoen maila altua dela-eta, parte hartuko duten pilotariak berriro ere sub-19 eta senior kategorietakoak izango dira.
Aipatu beharrekoa da Herriaren taldeak jubilatuei egiten dien eskaintza ona, sarrera doan izango baitute. Urteko sasoi honetan, euriak eta hotzak gehiegi agertzen direnean, denbora-pasa bikaina izan daiteke pilota partiduak ikustea Aretako frontoiaren berogailu handien azpian