Atzo, Ellakuriko larreetako ohiko zirkuituan, Laudioko Harana krossaren XVII. edizioa izan zen. Aurten, hainbeste urtetan Javier Apariciok egindako lana Luis Angel del Rio eta bere laguntzaile taldearen eskuetan geratu da. Irudimena era egokian erabilita, eta lan itzela eginda, krisiaren eragina baretzen saiatu egin dira. Kross honek aurreko edizioetan izan duen maila mantentzea izan dute helburu, eta hura aise lortu dute. Gizonezko eta emakumezkoen probetan parte hartu zuten korrikalarien artean nolabaiteko kalitate-oreka egotea erdietsi zuten.
Goizean goiz, aurreko egunetan ere gurekin egon diren eta zirkuitua lokatzez beteta utzi zuten euri-zaparradek azaldu ziren.Tarteka, eguzki-printzak eta txingorra agertzen ziren, dauden fenomeno meteorologiko guztien erakustaldia emanez.
Goizeko lehenego probak atleta txikienentzako ziren zuzenduta, eta Edu Frutosek entrenatutako Laudioko taldeak podiumeko leku bat eskuratu zuen emakumezkoen infantil mailan.
Eguerdiko 12:40an nesken proba hasi zen. Alexandra Aguilar eta Rosa Morato faboritoak ziren, korrikalari afrikarren aurretik, eta euren papera bete zuten. Karrera hasieratik apurtu zuten erritmo gogorra jarriz, eta Aguilarrek,kross honen historian irabazi duen espainiar bakarra, 2001. urteko garaipenarekin batera bere bigarren garaipena lortu zuen Laudion. Rosa Morato bigarren ailegatu zen, nahiz eta azkenengo biran Aguilar harrapatzen gogor jardun.Podioa Aicha Bani atleta marokoarrak osatu zuen.
Azkenik, 13:15ean, azkenengo proba hasi zen, gizonena. Zirkuituari eman beharreko bigarren biran, sei korrikalariko taldea osatu zen, lasterketan parte hartzen zuten lau afrikarrek eta Guerra eta Serrano espainiarrek osaturikoa. Azkenengo bueltan Teklemarian Medhinek, iazko irabazlea eta munduko bigarrena, atzean utzi zituen bere jarraitzaileak, eta bakar-bakarrik ailegatu zen helmugara. Kiprono Menjo eta Samuel Tsegay hurrenez hurren aileagatu ziren bere atzean.Serrano lehenengo espainiarra izan zen, garrantzi handiko postua berarentzat, Laudion aurtengo Europako txapelketara joateko plazak erabakitzen baitira
Kategoria txikietan, antolatzaileek bildutako datuen arabera 700 gazte eta haur inguru parte hartu zuten. Espainiako estatuko probintzia gehienetatik etorri ziren, eta horien guztien artean hain urrun dauden Kanariar Uharteetatik eta Melillatik hainbat etorri ziren.
Argazki galeria ikusteko hemen
Argazkiak: Koldo Zabala