Orozkoko museoak Untzueta mendiko gaztelura antolatutako bisita kulturala

Erabiltzailearen aurpegia Arkaitz Calavia 2010ko aza. 22a, 07:00

Orozkoko museoak kirola eta kultura biltzen dituzten lau mendi-ibililaldi antolatu ditu aurten. Zailtasun eta arrisku gutxiko txangoak dira, gehiegizko sasoi fisikorik eskatzen ez dutenak, beraien helburua ez delako jendea ariketa fisikoa egitera mugitzea, baizik eta Orozkoko mendi eta gune naturalek duten ondarea edo xarma erakustea. Museotik aterako dira goizeko 08:30ean eta 12 urte baino gehiago duen pertsona orori daude zuzenduta.

Orozkoko museoak kirola eta kultura biltzen dituzten lau mendi-ibililaldi antolatu ditu aurten. Zailtasun eta arrisku gutxiko txangoak dira, gehiegizko sasoi fisikorik eskatzen ez dutenak, beraien helburua ez delako jendea ariketa fisikoa egitera mugitzea, baizik eta Orozkoko mendi eta gune naturalek duten ondarea edo xarma erakustea. Museotik aterako dira goizeko 08:30ean eta 12 urte baino gehiago duen pertsona orori daude zuzenduta.

Lau irteera hauetan, Orozkoko haranean ospe edo edertasun aparta duten tokiak eta paisaiak bisitatuko dira: Neberabarriko elur-zuloa, Kolometaren gailurraren inguruko dolmenak edo hileta-monumentuak, Itxinako kobak eta euren ondoko gune mistikoenak, eta azkenik, Untzueta mendia eta bere gaztelua.

Larunbat honetan azken irteera izango da, Untzuetako gaztelura. Azken urteetan egin diren ikerketa arkeologikoek gaztelua XII. eta XVI. mendeen artean eraikitakoa dela zehaztu dute. Kokapen estrategikoa duen gaztelua da, Gaztelakoek betidanik bereganatu nahi izan dutena. Bataila asko gertatu dira han, eta Orozkoko herritarren kondairek bereziki aipatzen dutena gaztelakoek orozkoarrek inoiz ikusitako katapultak erabiliz piztu zutena da.

Irteera hau baino lehen, herenegun, Itxinaren ingurukoa egin zen. Itzulegor, Axlaor eta Supelegorreko Mariren kobak bisitatu ziren, eta bereziki azken honekin eta euskal jainkosarekin lotura duten ezin zenbatuzko mitoak eta legendak kontatu ziren.

Txango hauetan kontatzen den informazioa balio handia dauka, inguruko pertsonei galdetuz lortutakoa baita, urteetan zehar ahoz aho igorritakoa. Gida lanak Felix Mugurutzak egiten ditu, Aunia euskal kultura aldizkariaren koordinatzailetako batek. Historialaria eta etnografoa da, Euskal Herriko eta bereziki eskualde honetako mitologia eta tradizioen zalea dena. Hainbat lan eta artikulu publikatu ditu eskualde honetako toponimia eta geografiaren inguruan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide