Laudiok hirugarren mailako aurrena izaten jarraitzen du, baina ezin izan zuen Lagun Onak taldea Ellakurin garaitu (3-3)

Erabiltzailearen aurpegia Arkaitz Calavia 2010ko aza. 26a, 04:00

Laudio itzel ari da aurten hirugarren mailako txapelketan. Ligako aurrena da, bigarren sailkatuak, Club taldeak, baino bi puntu gehiago izanda. Oraindik ez du partidurik galdu. Dirudienez, urte askotan xahututako diru-kopuru neurrigabe eta anormalek, talde elitista bati dagozkionak, orain dela asko eman behar izan zituzten emaitza onak ekarri dituzte.

Laudio itzel ari da aurten hirugarren mailako txapelketan. Ligako aurrena da, bigarren sailkatuak, Club taldeak, baino bi puntu gehiago izanda. Oraindik ez du partidurik galdu. Dirudienez, urte askotan xahututako diru-kopuru neurrigabe eta anormalek, talde elitista bati dagozkionak, orain dela asko eman behar izan zituzten emaitza onak ekarri dituzte.

Zaila egiten zaigu zaleoi Laudioko taldea hain egoera ona eta lasaian ikusi genuen azkenengo aldiaz oroitzea. Denboraldi honetako fitxaketek eta taldeak aurretik zuen jokalari-talde apartak, behar zuen bultzada edo laguntza eman diote taldeari. Emaitzak jokalari guztiek egindako lanaren ondorioa izan arren, Aitor Ramos eta Iker Pastrian aurrelariak eta Jose Carlos Gonzalez atezaina, gainontzekoen gainetik nagusitu dira. Pastrian, zazpi golekin, hirugarren mailako laugarren multzoko golegile nagusia da.

Pasa den larunbatean, jarraian irabazitako zortzi partiduen aldia hondatu egin zen. Ellakuriko zelaian, Lagun Onak talde gipuzkoarraren aurka, Laudiok ezin izan zuen puntu bat baino gehiago eskuratu (3-3).

Norgehiagoka latza izan zen eta Laudiok gorriak ikusi zituen. Taldeak aurtengo lehenengo porrota jasotzeko arriskua ikusi zuen. Pastrianek lehenengo gola sartu zuen laudioarrentzat, baina gipuzkoarrek aurki berdindu zuten partidua. Jasotako gol honek laudioarren konfiantza eta morala zeharo anabasitu zuen, eta ezer baino gutxiago egin ahal izan zuten etsaiaren atera hurbiltzeko, eta are gutxiago gipuzkoarren etengabeko erasoak gelditzearren.

Larrainzarrek, Laudioko atzelaria, gola sartu zuen bere taldearen atean, eta horren ostean, gipuzkoarrek euren hirugarren gola sartu zuten. Dena galduta zegoela zirudien, baina Arrizabalagak eta Pastrianek berdinketa ezartzen zuten golak sartu zituzten. Pastrianen gola arras polita izan zen, aurkako atezainaren irteera makala ikusita, baloia goitik sartuz.

Joku txarra izan zen Laudiok erakutsitakoa, oparotasuna eta dirdiraren kontrakoa, baina sarri esaten den legez, hobe puntu bakarra eskuratzea partidua galtzea baino. Dirua bezalakorik ez dago aldapak berdintzeko.

http://www.resultados-futbol.com/tercera/grupo4

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide