Amurrioko Eski Elur Taldea eta urte honetarako prestaturiko eski-irteerak

Erabiltzailearen aurpegia Arkaitz Calavia 2010ko aza. 19a, 07:00

Elur Amurrioko eski taldea da, eta orokorrean Aiara osokoa, Aiaraldean dagoen bakarra baita. Hala ere, gure eskualdetik kanpo bizi direnak ere apuntatu ahal dira, eta parte hartu ahal dute irteeretan. Une honetan, badaude taldeko bazkide diren kanpotar batzuk. Eskiatzea maite zuen eta hainbat eski-bidaiatan topo egin zuen lagun taldeak sortu zuen Elur, orain dela ia hamar urte. Euren xedea Amurrioko eta Aiara osoko eskiatzaileek euren bizilekuetatik hurbil antolatutako irteerekin goza zezaten lortzea zen.

Elur Amurrioko eski taldea da, eta orokorrean Aiara osokoa, Aiaraldean dagoen bakarra baita. Hala ere, gure eskualdetik kanpo bizi direnak ere apuntatu ahal dira, eta parte hartu ahal dute irteeretan. Une honetan, badaude taldeko bazkide diren kanpotar batzuk. Eskiatzea maite zuen eta hainbat eski-bidaiatan topo egin zuen lagun taldeak sortu zuen Elur, orain dela ia hamar urte. Euren xedea Amurrioko eta Aiara osoko eskiatzaileek euren bizilekuetatik hurbil antolatutako irteerekin goza zezaten lortzea zen. Eskiari zioten maitasuna euren herrira eta hurbileko herrietara hedatu nahi zuten, eskiaren zale horiei eskiatzeko aukera era erraz eta eroso batean eskainita. Gainera, eskiatzen ez badakizu eta eskiatzen frogatzeko gogoa badaukazu, haiek irakatsiko dizute euren irteeretan, inolako arazorik gabe.

Urtero irteera nahikotxo antolatzen dituzte, gehienak Frantziako Pirinioetara, hango eski-estazioak hemendik nahiko hurbil daudelako eta eskaintzen dituzten aurrekontuen kalitate-prezio erlazioak hobezinak direlako. Dena den, azken urteetan Baqueirara egindako irteera pare bat eta Alpeetara(Frantzia,Italia,Austria,edo Suitza) egindako baten bat gehitu dituzte. Gainera, klubak eski-zeharkaldiak antolatzen dituen atala era badu.

Momentuz, euren webgunean aurten egingo duten lehenengo irteerari buruzko informazioa dute soilik, baina hemendik aurrera, hurrengo irteeren informazioa sarean eskegitzen joango dira. Abenduaren 4tik hil bereko 8ra arte Pas de la Casara joango dira, Andorrara. Irteeraren prezioa 275 eurokoa da, eta apuntatu nahi duenak aipatutako diru kantitatea ordaindu beharko du Vital Kutxako 2097 0258 91 0104203780. kontu-zenbakian. Azkenik, ordainketa-agiria Amurrioko Kultur Etxera eraman beharko da, astelehenean edo asteazkenean (19:15etik 21:00etara).

 Klubaren zuzendaritza-taldea:

 Zuzendaria: Vicente Contreras

Zuzendariordea: Jon Aspuru

 Idazkaria: José Beraza

Diruzaina: Beatriz del Campo

Bozeramaileak: Pablo de Lapatza eta Kepa Sánchez

 

www.elurtaldea.com

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide