Denboraldi berria hasi da Herriaren pilota-taldearentzat Arabako eskolarteko txapelketaren hasierarekin batera

Erabiltzailearen aurpegia Arkaitz Calavia 2010ko aza. 12a, 10:55

Pasa den asteburuan Arabako eskolarteko pilota txapelketako lehenengo jardunaldia jokatu zen Amurrion, eta horrekin batera denboraldi berria hasi da Herriaren pelota taldearentzat. Arabako txapelketa honetako lehenengo faseetan Aiarako bikoteek beraien artean jokatzen dute, Aiarako frontoietan, eta azkeneko faseak eta finala, Arabako bikoterik onenen kontra, Gasteizko Ogueta frontoian izaten dira.

Pasa den asteburuan Arabako eskolarteko pilota txapelketako lehenengo jardunaldia jokatu zen Amurrion, eta horrekin batera denboraldi berria hasi da Herriaren pelota taldearentzat. Arabako txapelketa honetako lehenengo faseetan Aiarako bikoteek beraien artean jokatzen dute, Aiarako frontoietan, eta azkeneko faseak eta finala, Arabako bikoterik onenen kontra, Gasteizko Ogueta frontoian izaten dira.

Momentu honetan, 50 haur dago apuntatuta Herriaren klubaren eskolan, eta beraien entrenamenduak Aretako frontoia, Latiorrokoa eta Laudioko ikastolaren frontoien artean banatzen dituzte. Klubaren egoitza nagusia Aretakoa da, hiruren artean frontoirik prestatuena eta ume gehiago bildu ahal dituena baita. Astean bitan entrenatzen dute: asteazken eta ostiraletan. Taldeak, gutxi gorabehera, 17 bikote ditu Arabako pilota txapelketan parte hartzen, benjamin, alebin, infantil eta kadete mailetan banatuta. Gainera, han bertan, frontoian, pala modalitatea ere lantzen da.

Ilusioz betetako ume talde hau entrenatzearen ekintza burutzea Humberto Alzagari (Mañaria) dagokio. Bizkaiko selekzioko entrenatzailea, pilota-epaile profesionala eta pelotari ohia da. Pelotaren munduan txikitatik aritu den gizona, esperientziaz betea. Iaz Laudioko pelota taldearen eskaintzari baietz erantzun, eta emaitza onak lortu zituen. Taldearen hainbat bikote Arabako eta Euskal Herriko txapelketako finaletara ailegatu ziren. Beraren esanetan: "Laudioarrek euskal pilotarako zaletasuna erakusten duzue, baina ez daukazue Bizkaiko edo Gipuzkoako herriek duten tradizioa. Arabako pilota urteetan ahaztuta bezala egon da, eta hemendik epe laburrera arabar pilotari profesionalak izatea espero badugu, umeak txikitatik hezi behar dira, presio gutxirekin, eta pilotarako zaletasuna irabaztearen gainetik jarrita".

Larunbat honetan Herriaren taldeko bikoteek hainbat partidu jokatuko dituzte Amurrioko frontoian ( 09:00etan) eta Mendizorrotzakoan (10:00 etan).

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide