Futbola: Aiarako derbia, Laudio 3- Kaskagorri 2

Erabiltzailearen aurpegia Arkaitz Calavia 2010ko aza. 8a, 10:28

Atzo San Martineko zelai berrituan, eguerdiko hamabietan, Laudio eta Kaskagorriko nesken arteko futbol partidua jokatu zen. Joko-zelaiaren egoera egokia izan zen partidu osoan, nahiz eta etengabe jotzen zuen euriak bi taldeen jokoa zaildu.

Atzo San Martineko zelai berrituan, eguerdiko hamabietan, Laudio eta Kaskagorriko nesken arteko futbol partidua jokatu zen. Joko-zelaiaren egoera egokia izan zen partidu osoan, nahiz eta etengabe jotzen zuen euriak bi taldeen jokoa zaildu.

Talde laudioarrak partidua erdi lotan hasi zuen, eta ordainetan Kaskagorriren bi gol jaso zituen. Ez Kaskagorrik ez Laudiok ez zuten kalitatezko jokorik erakutsi, baina Kaskagorriko neskek oposiziorik gabeko bi jaurtiketa erraz sareetara bidali zituzten. Lehenengo gola Kaskagorriko Rebecak (11. dortsala) sartu zuen(22 '). Jokalari berak sartu zuen bigarren gola bere taldeko aurrelariak, Olaiak (kapitaina), erraturiko falta jaurtiketaren errebotea aprobetxatuz (23'). Hala ere, tarteka, Laudiok jokaldi onak sortzen zituen, gehienak Goiuriren eskutik (11. zenbakia).

Denbora pasa ahala, ekinaren ekinez, Laudiok aitortzen zaion joko ona azaleratu zuen, eta atsedenaldia baino lehenago partidua berdinduta zuen. Goiurik, hainbat jokaldi arriskutsu egin zituen,ezker hegaletik bereziki. Berak Laudioren lehenengo gola sartu zuen (25 '). Gentzane (8. zenbakia) kapitaina ere, zelai erdian defentsa lanetan bikain aritu zen. Gainera, bere aurrelari izaera erakutsiz, burukada ederraz sartu zuen berdinketaren gola (41 '). Laudioren beste neskak dinamika positibo honetaz kutsatu ziren.

Bigarren partean, Laudioren joko onak aurrera egin zuen, eta Goiurik hirugarren gola sartu zuen Laudioko taldearentzat. Hortik aurrera, defentsan gertatutako akatsen eta arbitroaren erabaki eztabaidagarrien ondorioz, Laudioren jokoa ilundu zen, eskuetan zeuzkaten hiru puntuak arriskuan jarriz.

Partiduaren azkeneko minutuan, Gentzanek penaltia egin zion Amurrioko jokalari bati, eta horrek jaurtiketa erratu zuen, baloia langaren gainetik bidaliz.

LAUDIO: Iraia, June, Eider, Jone, Leire, Uxue C., Gentzane(C), Paula, Goiuri, Mariñe, Uxue P.

KASKAGORRI: Janire, Irantzu, Uxune, Ekiñe, Amaia, Cristina, Eider V., Nekane, Eider G., Rebeca, Olaia(C).

http://www.txapeldunak.com/cas/futbol_femenino/competicion.asp?id=653

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide