Babestutako edukiak

Etxebizitza, hipoteka eta alokairuei lotutako aholkularitza zerbitzua eskainiko die Arrankudiaga eta Zolloko Udalak herritarrei

Udaletxera deitu beharko dute herritarrek aholkularitza jasotzeko. / Aiaraldea.eus

Udaletxera deitu beharko dute herritarrek aholkularitza eskatzeko.

Arrankudiaga eta Zolloko Udalak aholkularitza-zerbitzu bat jarri du martxan, Covid-19 birusak eragindako osasun-alerta dela eta, abian jarritako konfinamendu-neurrien ondorioz ohiko etxebizitzaren hipoteka ordaintzeko edo ohiko etxebizitza alokatzeko zailtasun ekonomikoak dituzten herriko biztanleentzat.

Era horretan, kontuan hartuta 8/2020 eta 11/2020 Errege Lege Dekretuen bidez, biak ere COVID-19ren inpaktu ekonomiko eta sozialari aurre egiteko ezohiko premiazko neurriei buruzkoak, laguntza-mekanismo batzuk ezarri direla hipoteka-kuotei aurre egiteko eta ohiko etxebizitzen alokairuei aurre egiteko, baldintza ekonomiko jakin batzuetan oinarrituta. Hori dela eta, Arrankudiaga eta Zolloko Udalak aholkularitza-zerbitzu bat jarriko du herriko biztanleentzat, herritarrek laguntzak eskuratzeko duten aukera aztertzeko eta aipatutako araudiaren baldintzak interpretatzeko.

Horretarako, herritarrek udaletxeko 94 648 17 12 telefonora deitu beharko dute, beren egoera azalduz eta harremanetarako datuak emanez, aholkulari juridiko bat berarekin harremanetan jarriko da, haien egoerari buruzko argibideak emateko asmoz.

Era berean, herritarrei gogorarazten zaie Udalak indarrean duela zaborren, saneamenduaren, estolderiaren eta ur-horniduraren tasen arloko udal-laguntzen ordenantza. Tasa horien ordainketa arintzeko egoera ekonomiko zailean dauden herritarrei. Aipatutako ordenantza hemen dago eskuragarri.

Bestetik, gogorarazten da udal-bulegoek ez dutela aurrez aurreko arretarik ematen. Horregatik, eta funtzionamendu normalari eusteko, telefono bidezko arreta eta arreta telematikoa lehenetsiko dira, honako bitarteko hauen bidez:

• Webgunea: www.arrankudiaga.org > Online izapideak
• Posta elektronikoa: udala.arrankudiaga@bizkaia.org
• Telefonoa: 946 481 712

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide