Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Administrazio eta Erakunde Harremanetarako Sailak 24.660,40 euroko diru-laguntza eman dio Arrankudiagako Udalari, udalerriko zenbait auzo-bide konpontzeko. 2020ko ekitaldian, bideen konponketan eta mantentzean, guztira 40.033,25 euro gastatuko direla aurreikusten da.
Konponketak, batez ere, Zubitxuetako bidean eta Ormetxe bidean zuloak kendu eta bide-zoruak asfaltatzea eta hormigonatzea izango dira. Aldundiaren laguntzaren helburua da erabilera publiko bati atxikita geratuko diren edo udal-eskumeneko zerbitzu publiko batera bideratuko diren ondasunak eskuratzeko, eraikitzeko edo hobetzeko jarduketak sustatzea, azpiegitura horien maila egokia lortze aldera.