Eusko Jaurlaritzak kudeatzen duen BakQ identifikazio eta sinadura elektronikoko baliabidea Arrankudiagako udaletxean tramitatu dezakezue. Ordenagailuetan, telefono mugikorretan eta tabletetan erabil daiteke, edozein sistema eragilerekin, eta ezer instalatu beharrik gabe. Gainera, BakQ bat eskatzeak Bak ere erabiltzeko aukera ematen du; beraz, une horretatik aurrera, horietako edozein erabili ahal izango duzu, kasuaren arabera.
BakQ bidez, online egin ahal izango dituzu kontsultak eta tramiteak administrazio publikoen zerbitzuetan. Tramite elektronikoak ere egin ahal izango dituzu.
BAKQ erabiltzerako orduan, identifikatzaile batez eta autentifikatzeko bi faktore beharko dituzu:
- Erabiltzailea (erabiltzailearen NAN/AIZ)
- Pasahitza (8 karaktere)
- SMS bidez telefono mugikorrera bidalitako kode bat.
Orain, Arrankudiagako udaletxean BakQ tramitatu dezakezu, zure NAN karneta ekarri behar duzu eta tramite arin baten ondoren zure e-mailean jasoko dituzu beharrezkoak diren pasahitzak eta jarraibideak.