Arrankudiaga-Zolloko udalak eta Indarra kirol Elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu dute. Hitzarmen honen bitartez udalak 4.000 euro ematen dio aurten kirol elkarteari futbol arloan egiten duen jarduera laguntzeko eta horretaz gain futbol zelaiaren doako erabilera eta bertan dauden publizitate euskarriak erabiltzeko baimena.
Hitzarmenaren sinadura ekitaldian, Jesus Mª (Txutxi) Ariznabarreta alkate jauna eta Indarra kirol elkarteko presidentea den Esteban Ruiz Torreiro egon dira.
Hitzarmen honekin eta Kamaraka pilota elkartearekin sinatutakoarekin, Arrankudiaga-Zolloko udalak apustu irmoa egiten du herriko kirol elkartearen alde eta kirola herritarren artean sustatzeko konpromisoa berresten du.