Arrankudiaga-Zolloko Udalak, martxoaren 7ko ohiko bilkuran, udal-titulartasuneko mendien Baso Kudeaketa Iraunkorraren Plan Teknikoa behin-behinean onartu du.
Plan honek, Arrankudiaga eta Zolloko baso publikoetan hurrengo 20 urteetan egin beharreko jarduera guztien egutegia eta aurrekontua jasotzen ditu. Planak eranskin bat du, Arrankudiaga-Zollo udalerriaren titulartasuneko mendien inbentarioarekin. Kudeatu beharreko azalera osoa 565,12 hektareakoa da. Eranskina udaletxeko bulegoetan kontsultatu daiteke.
Onarpenaren iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, udal webgunean eta udal iragarkitaulan argitaratzen da eta argitaratzen den egunetik aurrera, interesdunek, hogei egun gaituen epean, udal bulegoetan aztergai izango dute espedientea, erreklamazioak edota iradokizunak aurkeztu ahal izateko.