Arrankudiaga-Zolloko Udalak aurten ere umeentzako aisialdiko jarduerak antolatuko ditu. Hori dela eta, Udalak, aipatutako aisialdiko jardueren zerbitzurako begiraleen lan-poltsa osatzeko deialdia ireki du.
Aurreikusten den lanaren iraupena ekainaren 23tik uztailaren 14ra izango da. Egunean lau ordu eta erdi, astelehenetik ostiralera.