ELKARRIZKETA
Carmen Costoya(Barakaldo,1965)Artziniega, Arteko Gure Amako jantokiko arduraduna.Hobetu esagutu nahi dugu,
Nor zara?
Mª Carmen Costoya García.
-Non jaio zinen?
Gurutzetan, Barakaldon jaio nintzen.
Zenbat urte dituzu?
100en erdia.
Non bizi zara?
Bilboko auzo batean, Basurtuko ospitaletik hurbil.
Zer ikasi duzu?
Irakasle ikasketak egin nituen.
Zertan lan egiten duzu?
Irakaskuntzan egiten dut lan, beti LHko tutore lana egin dut, baina aurten, lehenengo aldiz, zuzendaritza taldean nago idazkariaren lana betetzen baita jantokiko ardura ere.
Seme-alabarik baduzu?
Bai, bi alaba ditut.
Edo neba-ahizparik?
Bai, bi neba ditut.
Zeintzuk dira zure zaletasunak?
Mendira joatea, familia eta lagunekin egotea, musika entzutea, abestea, irakurtzea, leku berriak ezagutzea…zaletasunak baditut baina denbora falta ere.
Gustatzen zaizu zure lana?
Txikitan, galdetzen zidateneanea zer izan nahi nuen nagusitan, beti erantzuten nien maistra izan nahi nuela, argi neukan. Denbora eta esperientziak erakutsi didate oker ez nengoela; pozik etortzen naiz egunero lanera, oso gustura nago ikasle, lankide eta gurasoen artean, gainera egun guztiak ezberdinak dira.
Ondo portatzen dira umeak?
Zuek nik bezain ondo dakizue, denetarik dagoela; izan ere, batzuk ondo portatzen dira eta beste batzuk portaera hobe dezakete. Horretan datza irakasleon lan handia: gure aldetik onena ematea zuen aldetik onena lortzeko.
Zigortzen dituzu ume asko?
Momentuero ahalegintzen naiz zigorrak ez jartzeko, baina behin eta berriro esan, eskatu, azaldu behar dudanean gauza bera, persona berberari… Bide horietatik lortzen ez badut portaeran aldaketarik, zigorra jartzen dut beti kontuan hartuz bidezkoa izango dela. Orain zuek neurtu asko edo gutxi den.
Haserretzen zara asko?
Nire uztez ez, baina agian, hobeto erantzungo zuten ezagutzen nautenek.
Zenbat diru gastatzen da janarian hilabetetan?
Diru asko. Pasaden hilabetean, adibidez, Magui enpresaren faktura izan da 9.000 € ingurukoa.
Zein izan da trastadarik handiena?
Ni oso zintzoa nintzen , ez nekien trastadarik egiten. Ikasleek askotan egiten dituzte baina momento honetan ez dut ezer berezirik gogoratzen.