ROBERTO RUESGAS (Algorta,1976)Urte askotan irakaslea izanda eta orain dela 3urte Arteko Gure Ama zuzendaria da.Zaletasunakfamiliarekin eta lagunekinegotea, kirola egitea eta mendira joatea dira.
Nor zara?
Ni Roberto Ruesgas naiz.-
Non jaio zinen?
Algortan jaio nintzen. (1976 urtean)
Zenbat urte dituzu?
Ia –ia 40, baina oraindik 39 urte ditut.
Non bizi zara?
Zallan bizi naiz.
Zer ikasi duzu ?
Zorionez magisteritza ikasi nuen.
Zertan lan egiten dituzu ?
Lehen Hezkuntzako ikasleen irakasle bezala egiten dut lan, nahiz eta orain dela 3 ikasturte Zuzendari bezala nabilen lanean Arteko Gure Ama eskolan.
Seme-alabarik baduzu? Edo neba-ahizparik?
Ez daukat seme – alabarik, ezta nebarik ere, baina hiru arreba zoragarri ditut.
Zeintzuk dira zure zaletasunak?
Zatasleun nahiko ditut, baina gehien gustatzen zaizkidanak familiarekin eta lagunekin egotea, kirola egitea eta mendira joatea dira.
Zaila da zure lana?
Nire oraingo zuzendari lana zaila ez da. Gehienetan asko disfrutatzen dut egiten dudanarekin, baina beste batzutan nahiko erreta bukatzen dut eguna. Hala ere, zalantzarik gabe, askoz gehiago gustatzen zait Lehen Hezkuntzako ikastalderen baten tutorea izatea.
Txikia zinenean zer izan nahi zenuen handitzen?
Txikitan tenislari profesionala izatearekin egiten nuen amets. Txiki – txikitatik egin dudan kirola da tenisa, eta asko asko gustatzen zait tenisean aritzea.
Gustoko duzu lana?
Lehen esan dudan bezala, gustoko dut nire lana, nahiz eta batzutan, ejem…
Zenbat urte daramazu irakasten?
Ni 1999. urtean hasi nintzen irakaskuntzan lan egiten, beraz aurtengoa 17. urtea da. (madre mia, zenbat!!)
Zein eskolatan egon zara?
Eskola nahikotatik pasa naiz, eta guztien izenak ez ditut orain gogoratzen. Hala ere, niretzako esanguratsuenak izan direnak Munabe, Plentziako eskola, Zaratamoko eskola, Romoko eskola, Basurtoko eskola, Karrantzako eskola eta Mimetiz (Zalla) eskola izan dira. Uy, barkatu, beste bat ahaztu egiten zaidala. Uste dut Arteko Gure Ama deitzen dela Artziniegako eskola, jejeje…
Zein da zure gustoko eskola?
Egia esan eskola askotan egon naiz oso oso gustora. Gustokoenak Karrantza, Mimetiz eta, noski, Arteko Gure Ama izan dira.
Zer gustatzen zaizu egitea aisialdian?
Niri aisialdian lagunekin egotea gustatzen zait. Zorionez lagun ikaragarri onak ditut, eta beraiekin denbora pasatzea asko atsegin dut.
Gustatuko litzaizuke semeak izatea? Guk bezalakoak?
Jeje… Hau bai hau galdera!! Gustatu bai gustatuko litzaidake seme – alabaren bat izatea. Zuek bezala? Baietz esango dut, nahiz eta batzutan nire pazientzia agortezina agortzeko zorian egon zareten. Hala ere, orokorrean, Artziniegako umeak ume atseginak zarete.