PAKI OFIZIALDEGI: "Denboraren makina bat dirudi museoak"

Erabiltzailearen aurpegia ArtziSpot 2015ko abe. 16a, 16:07

PAKI OFICIALDEGI(Iruñan) museoan egiten du lan eta ikastolanzuzendaria imanten 13 urte eman du eta idazkaria 3 urte

GALDERAK

Nor zara?

Paki

 

 

Non jaio zinen?

Iruñan

 

 

Zenbat urte dituzu?

Mende erdia pasatu dut ;-)

 

 

Non bizi zara?

Artziniegako Jauregia Auzoan

 

 

Zer ikasi duzu?

Magisteritza eta Pedagogia

 

 

Zertan lan egin duzu?

Irakaslea naiz. Momentu honetan ikastetxeko Aholkularia naiz.

 

 

Seme-alabarik baduzu? Edo neba-ahizparik?

 Seme eta alaba bat (Peio eta Garazi) lau neba-Ahizpak ditut.

 

 

Zeintzuk dira zure zaletasunak? Asko gustatzen zait nire abesbatzan kantatzea, liburuak irakurri, hizkuntzak ikasi...

 

UMEAK DAUZKAZU? Lehen esan dizuet seme bat eta alaba bat daukadala, baina  orain ez dira umeak, handitu egin dira.

 

ZENBAT ZARETE FAMILIAN? Lau

 

IZAN DA ZAILA ZUZENDARIA IZAN? Ez beti, denboraldi politak egon dira batzuetan, beste batzuetan nahiko zailak, bai. Baina eskola handituz eta hobetuz  herrirako zaindu dugu.

 

ZER DA MUSEOA ZURETZAT? Seme bat bezala. Gazteetan (15 urterekin) hasi nintzen “etnografia” munduan  eta nire lagunekin batera galtzear zeuden tresnak errekuperatu ditugu  Museoan disfrutatzeko. Denboraren makina ematen du eta sartzen zarenean iraganera bidaiatzen zara. Oso arro nago.

 

ZER GUSTATZEN ZAIZU GEHIEN MUSEOAN? Eskola, noski baietz. Ni txikitan oso pozik egon nintzen eskolan eta sartzerakoan oroipen politak etortzen zaizkit.

 

GUSTATU ZAIZU ZUZENDARIA IZATEA? Beno, ba. Denboraldi zailak egon zirenean ez hainbeste, baina guztiok batera geundenean eskola desagertzeko arriskuan egon zenean bai izan zela lan polita.

 

ZENBAT URTE IZAN ZARA ZUZENDARIA? Zuzendaritza taldean 16 urte (3 idazkaria eta 13 zuzendaria). Denbora luzea ez da?

 

ZER GUSTATZEN ZAIZU EGIN ESKOLAZ KANPO? Nire zaletasunak esan dizkizuet. Baina nire lanerako formazioa egitea ere, gustatzen zait egitea eskolaz kanpo.

 

ZERGATIK UTZI DUZU ZUZENDARIA IZATEN? Urte asko pasatu ditut erantzukizun handiarekin. Nik magisteritza ikasi nuen klaseak emateko, ez ikastetxea zuzentzeko eta gogoa neukan behar bereziak dituzten umeekin egoteko. Oso pozik jarri nintzen Zuzendaritzan nire ordez egoteko beste irakasle batzuk nahi zutela esan zidatenean.

 

IZANGO ZARA MAISUA? Maistra? banaiz, ez tutorea, baina nik ere irakasten ditut gauzak.

 

ZUZENDARIA BERRIRO IZAN NAHI DUZU? Ez nuke nahi, pertsona gazte bat izatea hobeto da eta nire ustez irakasle guztiak, txandaka, izan behar dira zuzendaritzako taldekideak.

 

BESTE LAN BAT IZAN DUZU? Ez, beti klaseak eman ditut.

 

ORAIN LAN GEHIAGO DUZU? Ezberdina da lana, baina egia da eremu gutxiago jotzen dudala. Zuzendaritzan pertsona, instituzio... askorekin lan egin behar da.

 

 

ESKOLA  GUSTATZEN ZAIZU? Bai, bai txikia nintzenean, bai nire lanean. Eskola leku atsegina eta alaia da, umez beterik dago (ez da ospitale  edo lantegi bat bezala) eta gurea inguru natural batean aurkitzen da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide