Datorren astelehenean, urriak 15, Artziniegako Udalak “Artziniegan erosita guztiok irabazle” kanpaina martxan jarriko du, Uriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen establezimendutan erosketak sustatzeko egitasmoa.
Urriaren 15etik azaroaren 17ra bitartean, kanpainarekin bat egindako 22 establezimendutan 10 euro edo gehiagoko erosketak egiten dituzten pertsonak 250 euroko bina erosketa bonu eta 100 euroko beste 15en zozketan parte hartzera pasako dira.
Zozketa azaroaren 21ean egingo da Udaletxean. Irabazleek euren bonuak trukatzeko aukera izango dute Artziniegako hiru establezimendutan, gutxienez, azaroaren 22tik abenduaren 22ra bitarteko epean.
Informazio gehiago eta kanpainako oinarriak www.artziniegakoudala.eus webgunean.
OHARRA: Albiste hau Artziniegako bazkideen ekarpenari esker plazaratu da, udalak ez baitio hedabideari diru-laguntzari ematen.