Hainbat jarduera egin dira urte berezi-berezi honi hasiera eman zion urtarrileko kanpai-joalditik, baina hemendik aurrera ugaritu egingo dira hitzorduak, gero eta gehiago hedatuko baitugu Artziniega mapan jartzen ari den urteurrena. Besteak beste, Arabako Foru Aldundiko Turismo eta Merkataritza Sailak eta Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailak emandako laguntza eskertu behar dugu hemen, parte-hartze zuzena izan baitute, hurrenez hurren, urtemugaren promozio-bideoan eta urte amaierara arte programatutako gertakizun interesgarrienak jasotzen dituen diptikoetan.
Orain, Artziniegako historia, ondarea, kultura, natura eta jendea ezagutu nahian hurbiltzen direnak ahal bezain ondo hartzen jarraitzeko unea da, eta auzokideak Artziniegako hiribilduaren 750. urteurrenaren protagonista nagusi bihurtzekoa. Esan ohi dugunez, jakinduriaz eman baitzion foru hura Jakituna izenez ezagututako erregeak, Alfonso X.ak, Artziniegari, 750 urteko historia duen hiribildu gazteari.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide