Arabako Artziniega herria 2022an jarri zen mapan, 750. urteurrena hiribildu gisa ospatzean. Baina Artziniegak asko du oraindik bisitariariei eskaintzeko. Ondarea, historia, natura, gastronomia… Ondo kontserbatutako Hirigune Historikoa, bisitatu beharreko hiru museo, kalean bertan garrantzia duen ondare erlijioso eta artistikoa, herriaren inguruan ibilbideak, kale eta ostalaritza-giroarekin uztartzeko… Aste Santuko jaiak Artziniega bezalako txoko bereziak bisitatzeko une aproposenak dira. Hori dela eta, Udalak sustapen-bideo bat kaleratu du, Artziniegara hurbildu eta bisitatzera ez ezik, Artziniega bere zentzu guztietan sentitzera gonbidatzeko.
Bidean bazaude, goza gaitzazu. Geratzen bazara, gozatu egunero. Ez da etorri eta kontatu, etorri eta sentitu bat baizik. Zuk erabaki, baina Artziniega beti izango duzu zain, Aste Santu honetan ere bai. Horrela izan da azken 750 urteetan. Zure esku dago. Gozatu Artziniega.