Ekaineko bigarren asteburu hau bizi-bizi dator Artziniegara, eta bertan askotariko planez gozatuko dugu: musika, ospakizuna, kirola, historia eta abar.
Ostiralean, hilak 9, “Araba ARF Tour”, Azkena Rock Festival jaialdiaren aperitiboa, bisitatuko gaitu, Moonshine Wagon arabarren eta Micky & The Buzz bilbotarren doako kontzertuekin. 19:00etatik aurrera izango da, Toñín Luengas pilotalekuko aparkalekuan.
Musika ederreko arratsaldeaz gozatu ondoren, larunbatean Athletic Clubeko Peñista Eguna ospatuko dugu, Artziniegako Tiburón Peñak peña zuri-gorriak biltzen dituen ospakizun hau antolatzen duen bigarren aldia. Aurten 125 urteko historia ospatzen duen klub bilbotarraren jarraitzaileek egitarau zabala eta osoa izango dute egun osoan zehar, kontzertuak, puzgarriak, baloiarekin trebeziak, euskal dantzen erakustaldia, herri kirolak eta 500 peñakide ingururentzako bazkaria eskainiz.
Peñen arteko konpaternizazio eguna, Alde Zaharreko jai tradizionalarekin mimetizatuko da, Goiko Plazan dantzagarriekin, txikientzako jolasekin, tortilladarekin eta txokolatada herrikoiarekin. Jende guztia dago gonbidatuta auzoko festa honetara.
Asteburu osoan zehar, eta bereziki igandean, La KARPY martxa zikloturista klasikoa ospatuko dugu, hitzordu retro honen edizio berri bat, non Estatuko hainbat tokitako ehunka txirrindularik bisitatuko gaituzten, besteak beste, aurten Marino Lejarreta handia bezalako txirrindulari profesional ohiek parte hartuko dutelarik.
Ibilaldiaren programazioa askotarikoa da: ostiralean Amurrioko Bizikletaren Museoa bisitatuko da, larunbatean Enkarterriko Retrobikean (Balmaseda) parte hartuko da eta igandean Artziniegan plater nagusia izango da, Amurriora martxa kontrolatua irtengo da, bizikleta azoka, Aiaraldeko bermut eta txakolin dastaketa eta parte hartzaileentzako bazkaria.
Artziniegak eskaintza kultural eta turistikoaren aldeko apustuari eusten dio oraindik ere, eta asteburu honetan herria mapan jarriko du berriro, herriko elkarteen eta Udalaren ahaleginari esker.
Artziniega beti daukazulako zain.