Hurrengo lau igandeetan izango da, ekainaren 18tik uztailaren 9ra, eta 11:30etik 14:00etara dastatu eta baloratu ahal izango dira atxikitako tabernetan, Batzoki, La Encina, La Villa, Plaza eta Pirineum-en.
Parte hartzen duten ostalariek Erdi Aroko osagaiekin egindako pintxoa egiteko erronka hartu dute beren gain, 1498 ondoren Amerikatik esportatutakoen aurretik, hala nola patata, tomatea, piperra, artoa, txokolatea, kafea, kalabaza, mangoa, babarruna, kakahuetea edo indioilarra.
Pintxoak gehienez 2 €-tan eskainiko dira, eta Artziniegako Erdi Aroko II. Pintxoa herri-bozketa bidez aukeratuko da: dastatzen dutenek txartelan baloratuko dute, eta parte hartzen duten tabernek zigilatuko dute pintxoa eskatzerakoan. Pintxoa baloratzen duten pertsonen artean, 50€-ko 3 bonu zozkatuko dira, irabazten duen lokalean kontsumitzeko.
Establezimendu irabazlearentzako saria 300 €-koa izango da, Artziniegako II Erdi Aroko Pintxoa berea dela adierazten duen plaka batekin batera.