Abenduak 8, motxila ganbaratik jaitsi eta arropa dorreak pilatzen hasi ditut ohearen gainean: bi praka, lau kamiseta, galtzerdi eta galtzontzilo andana, lo-zakua eta hotzik ez pasatzeko pare bat manta dira lehen pasadan bildu ditudanak.
Egunak dira abenduaren 3ko ajea egunkarietako iritzi zutabeetan mintzagai ez dela, haize errotak mugitzen zituen haizea apaltzen doa antza. Baina Euskal herriko gazte batzuen burua, bueltaka dabil azken aldian. Izan ere, ez da kasualitatea alternatibak eraikitzera bidean burutzen diren topaketa batzuetan 12 ildotik Euskararen ildoa hirugarren ildo aukeratuena izatea. Irudipena daukat badela gazte ehuneko bat abenduaren 3a bezain berezia irudikatzen duena Barañaineko zita.
Protokolo guztietatik harago goazelako, hausnarketa eta eztabaida egun gogorren ostean, ajerik gabe pilak kargatuta etorriko garelako, herri hau euskaratik eta euskaraz eraikiko dugulako.